Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alberjinia iz baratze landare abartsua, hosto handi obalatuak eta lore handi moreak dituena, fruitu moreak edo zuri-moreak, jateko onak, ematen dituena.

Aguakate eta saltsifiekin entsalada prestatua zuen, eta gero udaberriko biribilkiak atera zituen, eta alberjiniak, irin-arrautzetan bildu eta binaka frijituak, tartean ardi-gazta xerra ipinita.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 154. orr.

Gaurkoa, hogeita sei edo hogeita hamar bat urteko bat, bereziki amorragarri zitzaidan, ez hainbeste indioilar-lepo luze lumatuagatik, baizik eta kapelako xingolarengatik, alberjinia koloreko lokarri bat besterik ez baitzen.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 49. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus