Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

albeolo 1 iz bronkioen adarkadurek amaitzen diren barrunbe txikia.

Albeoloen barruan dagoen aireak askoz oxigeno gehiago du beste aldean kapilarretan barrena doan odolak baino.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 168. orr.

Albeoloen eta kapilarren artean dauden paretetatik zehar barreiatzen da oxigenoa odolera, eta, odolera ezkero, globulu gorrietako hemoglobina-molekulek harrapatzen dute berehalaxe.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 168. orr.

Hegazti gripearen H5N1 birusa aztertu dute, ordea, eta biriken barru-barruan egoten dela ikusi dute, albeolotan.  Berria - Gaiak   2006-03-24

Albeoloetako aireak baino karbono dioxido gehiago du kapilarretan zehar dabilen odolak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 168. orr.

Lehenik, garbitu, epeldu eta hezetu egiten du arnasten dugun airea, biriketako barne-estaldura delikatua eraso termiko edo kimikoetatik babesteko ez ezik, airea birika barruko albeoloetara ahalik eta egoera onenean bidaltzeko ere bai.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 129. orr.

Horren ondorioz, odoletik biriketara pasatzen da karbono dioxidoa albeolo-paretatik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 168. orr.

2 masailezurrean hortzak kokatzen diren barrunbeetako bakoitza.

Dardada bi modutan sor daiteke: mihiaren punta albeoloen gainean ezartzerakoan ("..." izendaturiko frantsesezko r-a), edo atzean mihiaren atzeko aldearekin (r"...é").  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 76. orr.

Hala, b o e-k esan nahi du, erabateko oklusioari dagokion irekidura graduarekin, b mihiaren punta, e goiko hortzen albeoloen kontra ezartzen dela.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 73. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus