Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bazkaltzen hasi baino lehen, ene jaun administratzaileak eta albazeak ene testamentaren eta ene azken hitzaren berri emanen dizue, etxeko guztiak zaituztedala lekuko. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 67. orr.
Jorge Oteizaren albazea Carlos Catalanen aurka salaketa gogorrak egin ditu aste honetan Juan Ramon Corpas Kultura kontseilariak. Berria - Kultura 2004-03-27
Familiak, agian jakinaren gainean egongo zarenez, sutara eman nahi izan zituen; haren albazeak, ordea -monje taoista edo budista bat-, ez zuen etsi haiek argitaratu arte. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 77. orr.
Agurtu egiten zaio berorri, Presidente jaun eta Antso Jakitunaren Testamentuaren Albazea: abuztuaren 13ko berorren eskutitza hartu izanaren adierazpena egiten diot; delako hori irakurri, hausnartu eta barneratu egiten dut, eta kablez hartu nituen instrukzioekin bat, ez-ikusia egiten dut, Luis Ortuzarri buruz berorrek esaten duenaz. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 117. orr.