Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Piamonteko Alpeetan, italieraz gainera, frantsesa eta franko-okzitaniera hitz egiten dira; okzitaniera, Piamonteko Alpeetan eta Calabriako komunan; alemana, Alto Adigen eta hainbat lurralde alpinotan; esloveniera, Friulin eta Alpe Giulietan; serbokroaziera, Molisen; greziera, Salento eta Calabrian; albaniera, Molisen, Campanian, Garganon, Lucanian, Calabrian eta Sizilian; katalana, Algheron eta Sardinian. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 24. orr.
Herrialde batzuetan hizkuntzen nahasketa are handiagoa da; Mazedonian, imajina daitezkeen hizkuntza guztiak daude bertan: Turkiera, bulgariera, serbiera, greziera, albaniera, errumaniera eta abar, eta hizkuntza horiek guztiak era desberdinetan daude nahastuak, lurralde arau. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 237. orr.
Albaniera zatekeen edo serbiera, edo errusiera, poloniera agian, dena K eta Z hotz. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 160. orr.
Nire lanen bat eta euskal antologiaren bat albanieraz argitaratzeaz hitz egiten dit. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 248. orr.