Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

albaniar 1 izond/izlag/iz Albaniakoa, Albaniari dagokiona; Albaniako biztanlea.

Aurreko gauean bezala, batzuk futbola ikusten gaude, hala nola hiru idazle albaniarrak eta euron urgazlea.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 67. orr.

Enrico Ponte veneziarrak hilabete behar izan zuen iristeko, Mediterraneoan pirata albaniarrak baitzebiltzan, su eta jo, bazterrak txikituz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 108. orr.

"Lau pikari albaniarren soldata", erantsiko zidan, mingots, berrogei urte geroago, bere jaunaren -bere anaiaren- esker beltzaren kontaeran.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 58. orr.

Egiptoren mendebaldartzea, Mehmet Ali albaniar abenturazaleak kristau-aroko hemeretzigarren mendearen bigarren laurdenean gauzatua, mende berean turkiar sultanek saiatu edo lortutako beste guztiak baino sakonagoa izan arren, usteldu egin zen ondorengoen pean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 197. orr.

Albaniar jeneral hau, industria-garapenaren garrantziaz oharturik eta Frantziaren laguntzarekin, herrialdea modernizatzen saiatu zen, eta, hala, politika espansionista bideratu zuen, europar herrialdeena eredu hartuta.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 52. orr.

Mahaian, Jean Metellus eta biokin batera, Moldaviako Vasile Garnet, Maltako Oliver Friggieri (Lisboa da Liberdade hartan ezagutu nuena), Fatos Kongoli albaniarra, Anne Haverty irlandarra eta Haitiko zenbait idazle.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 63. orr.

Italiarren ondoren, albaniarrak dira ugarienak: 4.482 ikasle.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 64. orr.

Ipar-ekialdeko anatoliar barrutiak, non akemenestarrek lurrak eman baitzizkieten pertsiar baroiei, Islamera konbertitutako albaniarrez kolonizatu zituzten osmanliarrek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 42. orr.

Albaniarrek uko egin zioten hitzaldira joateri.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 90. orr.

2 albaniar etnia

Bestalde, albaniar etniako bi hautagai ere badira presidentziarako lehian.  Berria - Mundua   2004-04-14

3 kosovoar-albaniar

1999ko martxoan, Kosovoko gerraren garaian, 48 kosovoar-albaniar tiroz hil izana leporatu diete Serbiako segurtasun indarretako zortzi kide ohiri.  Berria - Mundua   2006-04-26

Kosovoar-albaniarrek nabarmentzen dute tokiko boterea dezentralizatzean zatiketa etnikoak eta enklabeen sorrera saihestu nahi dituztela.  Berria - Mundua   2006-02-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

albaniar eta (6); albaniar hil (5); albaniarrak dira (7); eta albaniarrak (3); idazle albaniarra (4); idazle albaniarrak (4); shehu idazle albaniarra (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus