Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

albaitaritza iz abereen eritasunez eta horien sendabideez arduratzen den jakintza; animalien osasuna zaintzeko lanbidea.

Guztira, 1.300 landareri buruzko xehetasunak bildu zituen, herrian, sukaldaritzan, albaitaritzan edo medikuntzan zuten erabileraren zerrendarekin.  Berria - Kultura   2004-06-17

AEBetako behikiaren kalitatean konfiantza izaten jarraitzen dugu", esan du John Clifford AEBetako Albaitaritza buruak.  Berria - Gaiak   2006-03-15

Halaber, eta haragi-industriako eta albaitaritzako aldizkarietan, artikulu zenbait argitaratu ditu neurri gizatiarrei eta tratu goxoagoari buruz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 257. orr.

Albaitaritzako eskuliburu bat.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 193. orr.

Eraikin hits hau ez da animaliak sendatzeko lekua -Bev-ek ez daki nahikoa albaitaritzaz-, baizik eta azken baliabidea.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 112. orr.

D Village-n badituzte antza albaitaritza herrikoiaren arabera lan egiten duen beren albaitaria, beren botikak, beren petrikiloak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 186. orr.

Erresuma Batuko albaitaritza zerbitzuko arduradun Debby Reynoldsek, egoeraren larria onartuagatik, loroa Hego Ameriketatik inportatua zela nabarmendu du, eta berrogeialdian zegoela hil dela.  Berria - Harian   2005-10-22

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus