Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

albaitari (orobat albaitero g.er.) 1 iz animalien osasuna zaintzen duen pertsona. ik marexal1.

D Village-n badituzte antza albaitaritza herrikoiaren arabera lan egiten duen beren albaitaria, beren botikak, beren petrikiloak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 186. orr.

Lumagorri SL hegaztien hiltegiko albaitaria da Unai Agirre, eta hegaztien gripeari begira Europan hartzen ari diren neurriekin harritu antzean mintzatu da.  Berria - Harian   2005-08-26

Albaitariak haren bila joan zirenean, komisarioak bihozkada bat izan zuen: ez zela Elsa zirkuko jabeak seinalatu zien ziminoa.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 70. orr.

Albaitariek eta animalien aldeko elkarteek jasotzen dituzte zakur zaurituok.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 96. orr.

Gonzalezek katuak hartu, jana eman, albaitariarengana txertoa ematera eraman.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 107. orr.

Albaitariak indizioa sartu zien sufri ez zezaten.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 66. orr.

Albaitari gazte bat hartu zen, Jean Louis Guénet, CEAtik etorria, animalia-oste horren kargu egiteko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 86. orr.

Hizlarietako bat Nina Marano izan da San Luisen, Ameriketako Estatu Batuetako Gaixotasun Infekziosoen Zentroko albaitaria.  Berria - Gaiak   2006-02-21

Lehenbiziko ipuinean aipatzen den on Antonio albaitari ekologista da hirugarren ipuineko protagonista.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 145. orr.

· Carmen nire lagun albaitariak azaldu didanez, oraingo Afrikako animalia basati apurrak etxekotzen ari dira.  Berria - Kultura   2006-01-11

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

FAOko albaitari zerbitzuko burua, Joseph Domenech, birusak Afrikara heltzeko jarraitu duen bidearen inguruan mintzatu zen: [...].  Berria - Gaiak   2006-02-09

Dogubeyazit hirian atez ate ibili ziren atzo hainbat albaitari talde herritarrei hegaztiak emateko eskatzen.  Berria - Gaiak   2006-01-06

Albaitari agiria bertan behera uzteko eskatu dio EHNEk Iruñeko gobernuari.  Berria - Ekonomia   2004-02-03

Beste hainbat neurri hartzeaz ere mintzatu ziren: Espainiako Nekazaritza Ministerioak ezarritako albaitari ziurtagiriaren alperrikako gastuaz eta gorotzen kudeaketa nola bideratu.  Berria - Ekonomia   2004-08-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta albaitariak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus