Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
albainutu, albainu(tu), albainutzen du ad albainuz josi.
Ofizial gizenek, berriz, esaten zidaten perlazko euria botatzen bazuen nik ile tente haiekin denak albainutuko nituela. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 203. orr.
Haren ahoa hari-mutur bat miazkatzen zuenean albainutzeko, edo hozka egin eta eteten zuenean jostura bukatzean; haren begiko odola, defendatzen zituenean bere neskak -orain berea zuen Maitea ere- edo edozein emakume beltz laido batetik. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 164. orr.