Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Soubrine oinetan zuen, ahoa orratzez beterik eta albainu txiki batez lan eta lan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 531. orr.
Edo, zuzenago esateko, ospatua zen; zeren, jada ilunabarra zelarik (baina artean ere argiak, han-hemenka, urrekoloreko albainuak barreiatzen zituelarik), jenderik gehiena joana baitzen. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 84. orr.
Indietako Javatik ekarritako liho albainuz ehundua zen, arrebak opari emana. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 104. orr.
Arin eta nekerik gabe, lau multzo bitxi eta kromatikoki nola-halakotan banatu, eta grisen eskalan ehuneko 0-25, ehuneko 25-50, ehuneko 50-75 eta ehuneko 75-100ekotzat definitu zituen (nahiz eta ezer ez iruditu zuri-zuria, eta hari-albainu zuria bera ere "arre" edo "zikin" samar begitandu). Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 36. orr.
Konturatu nintzen giza albainuz egina zela ahotsa, ahoak hortzak zeuzkala eta hitz egitean trabatzen eta destrabatzen zen mihi bat, eta lur gainean bizi den jendearen begi guztiak bezalakoak zirela emakumearen begiak. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 26. orr.