Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

albaindu, albain(du), albaintzen (orobat albainutu g.er.) 1 du ad albainuz josi, behin-behineko jostea egin.

Izarak eta estalkia albaindu nituenean konturatu nintzen josteko makina ganbaran neukala.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 34. orr.

Ofizial gizenek, berriz, esaten zidaten perlazko euria botatzen bazuen nik ile tente haiekin denak albainutuko nituela.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 203. orr.

2 irud/hed

Ama ez zen konturatu, baina barraskilo bat zebilkion marmol zuriaren gainean, denboraren hari mehea astiro albainduz.  Berria - Kultura   2004-08-20

Entzuten segitzen da oraindik ororen buruan, bere tanta aleak kazkabarkatuz, biziaren haria albainduz.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 120. orr.

Bide haren bi aldeak telegrafoaren zutoinen eta harien bidez elkarrekin albaindurik zeudela ematen zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 165. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus