Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Albaialdea, labean erretzen denean, suaren beroarekin kolorez aldatzen da eta sandaraka bihurtzen da. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3530. orr.
Askoz ere osasungarriagoa da ura tutuetatik eramatea hodietatik eramatea baino, beruna erabiltzea txarra dela baitirudi, berunetik albaialdea egiten delako, eta albaialdea gizakiaren gorputzarentzat kaltegarria dela esaten delako. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4010. orr.
Beruna ere, berez oso astuna eta oso malgua izanik, ontzi batean jarri eta, ontzi hori ozpinez bete ondoren, gainetik itxi eta zigilatzen baldin bada, beruna desegin egingo da eta albaialde bihurtuko. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3850. orr.
Denbora-epe bat pasatu ondoren, irekitzen dituztenean aurkitzen dute berunezko plantxak albaialde bihurtu direla. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3530. orr.