Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alazanko (orobat alazango eta alazanku g.er.) interj mirespena edo harridura adierazteko erabiltzen den hitza, alajainkoa-ren leungarria.

-Alazankoa! -egin nuen ene baitan banindoala-, horra hor gizon prestu bat.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 58. orr.

Alazankoa, baduk horretan zerbait naturaz gehiagokoa, filosofia xuxen atzemateko gauza balitz.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 936. orr.

-Ederra erbia Ehiztari Beltzari bidera atera zitzaiona, bai alazankoa!  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 162. orr.

Bi urte gutxiago, alazangoa! -esan zuen, dena segidan eta ia oka, arnasari eutsi behar izan zion aldi luzean hitzak pilatu eta pilatu egin balitzaizkio bezala.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 80. orr.

Izan ere, Azpilgo belar gaiztoetan belar onik jaio bada, zure semearen izena darama... enperadore baten izena, alazangoa! -esan zuen don Estebek, don Justinianoren egoa puzten zuela.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 70. orr.

Komando bat baino zerbait gehiago beharko da, alazankoa!  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 62. orr.

Alazankua!  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 113. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus