Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Alferrik, zeren atsegin iturritik bertatik sortzen baita halako zer garratz bat, loretzan ere nahigabea daragiena, dela kontzientzia alatzen delako. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 295. orr.
Raimundo Silvak hartu eta hitzen zein keinuaren esanahia ulertzen du, bere adimenak bokal bati gaineratu edo kendu zaion tonu-erdia irakurtzen badaki, bere belarriak bere begiek bezain ongi irakurtzen du, eta horregatik kontzientzia alatzen zaio apur bat Costaren tolesgabetasuna horrela engainatzen ari delako. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 73. orr.
Inor bortxaz erahiltzeko tentazioa izate hutsa kontzientzia alatzen zitzaion bortizki. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 368. orr.
Hala ere, ez zegoen beste azalpenik, ustekabean ongi izatearen adierazpena baizik ez ziren, ustekabeko kemen abantzu komikoaren adierazpena, kontzientzia alatu gabeko jainkoaren lasaitasunaren adierazpena. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 121. orr.
Bizitza, daitekeen neurrian, oinarri segurrean datzala, gizakiak, aintzan eta ohoreetan ahaltsu, aberastasunez gainezka zebiltzala eta seme-alaben izen onean gailentzen zirela eta, hala ere, bakoitzak bere baitan bazeramala larritasun bat, bere gogoaz bestera, bizitza etengabe alatzen eta auhen mingotsetan krudelarazten ziona. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 395. orr.
alatzen diren (3); kontzientzia alatzen (3)