Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abertzaletasun (ETCn 7.419 agerraldi) 1 iz abertzalea denaren nolakotasuna.

Francori eskerrak emateko, zeren harek min asko egin du Euskal Herrian bainan iratzartu du abertzaletasuna.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 62. orr.

Etnia, abertzaletasuna, independentzia, kapitalismoa, sozialismoa eta antzeko kontzeptuak aztertu genituen taldean, eta, aldi berean, isilpeko lanetan sartu ginen gero eta gehiago.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 51. orr.

Nazionalismoa eta abertzaletasuna bereiziz.  Berria - Kultura   2004-04-14

Guretzat, euskara ardatza da, eta abertzaletasuna eta euskaltzaletasuna bereizi egin beharko litzateke, eta baita muga politiko eta kulturalak ere.  Berria - Kultura   2004-10-31

Nahiz eta garai hartan -abertzaletasuna eta euskaltzaletasuna sendoago eta osasuntsuago zirelako, nonbait- oraingo aldean dezente gehiago saltzen nuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 298. orr.

Gu abertzaleak gara, gutxiengoa geure herrian, horregatik elkartuko gara komeni zaigunarekin, komeni zaigun unean, komeni zaigun bezala, kontua aurrera egitea baita, abertzaletasuna haztea eta herri honentzat proiektu bideragarri bat lortzea.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 123. orr.

Eta bestela dioten arren (ez dute egia aitortuko, noski, aitzakiekin mozorrotuta azaldu baizik), badakite abertzaletasuna ahuldu beharrean indartu egin duela erasoak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 237. orr.

Irakurria nuenez, Kubako gazte jende gehienari bost axola zitzaion abertzaletasuna.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 136. orr.

Muñagorri zaharxeagoa izatea, osterantzean beti elkarrekin ibiliak ziren, gure herrian abertzaletasunaren hazia zabaltzeko lanean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 99. orr.

Muñagorri izan zen gure herrian abertzaletasunaren zuzia piztu eta indartu zutenetako bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 94. orr.

Eta Baionako Seminarioan ez zen oraino sartua abertzaletasunaren pozoi ateoa, erranen zutenez zenbaitek.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 79. orr.

Abertzaletasunaren barruan dauden bi kultura politikoen hutsak zituen hizpide: [...].  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 112. orr.

Hizkuntza bihurtzen da abertzaletasunaren arazo erabakigarria, [...].  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 119. orr.

Loak hartu eskualde horretan, Iparraldeko umeak barne kontatuagatik, errefuxiatuen haurrentzat, Hegoaldetik jinarazi irakasleekin funtzionatzen zuten eskola militanteak sortu ziren eta, euskara zela medio, sekula ezer errebindikatu ez zuen euskaltzaleen mugimenduari abertzaletasunaren txertoa egin zitzaion.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 27. orr.

Sasoi berean, Baionako Zabal hilabetekarian irakur zitekeen artikulu zorrotz bat, salatzen baitzituen militarismoak abertzaletasunari egin ziezazkiokeen kalteak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 155. orr.

Orain, abertzaletasunari edo nazionalismoari egin nahi zaio gerra, eta biolentziaren kausa abertzaletasuna omen da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 99. orr.

Kontu hauek ulertzen hasi zinenetik konturatuko zinen abertzaletasuna eta euskara elkarrekin loturik agertu izan direla, banatu ezinik bezala, eta hala ikusten ditu jendeak ere.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 117. orr.

Handik denbora batera, ez nituen jasaten panarabiartasunaren eta Baas-en abertzaletasunaren aldeko kantak eta hitzaldiak.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 43. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Abertzaletasun berriaren zutabe ideologikoak hauek ziren: [...].  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 30. orr.

Neska ironikoa zen Beatriz, Imanolekin asko sartzen zena, eta sarritan Imanolen uste politikoak ziren haren gezi dialektikoen helburua: beraren abertzaletasun sutsua, eta, batez ere, beraren ezkerkeria marxista-leninista.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 174. orr.

%100 Basque hau, narratzailearen arima bezala, erbestean dago kili-kolo, itsaso zabalean galdua, abertzaletasun ortodoxoaren kaia dagoeneko utzia baina inongo beste kaik abegi egiten ez diola.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 36. orr.

Horra zergatik, egiazko eta legezko abertzaletasun zuzenetik bereizi behar diren beste herrien gutiesteko eta haien irensteko axolarik ez duten nazionalismo gaiztoak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 95. orr.

Xabier Letek ere abertzaletasun poetikoaren beharra aipatu du.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 108. orr.

Abertzaletasun bizkor baten adierazpen sutsua.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 56. orr.

Eta abertzaletasun tradizionala gogor salatzen dute: [...].  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 119. orr.

Idazle latinoamerikarren abertzaletasun antiespainolaren aurka.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 117. orr.

Eta nago, denboraren buruan, jelkideen sinbologia berbera jaso ote duen ETA inguruan sortu den abertzaletasun iraultzaile negartiak ere.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 37. orr.

Irlandar abertzaletasuna indarrean zegoen garai haietan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 7. orr.

Gauza bera aurkitzen dugu beti: tokiko abertzaletasunerako eta askatasun pertsonalerako deiak sortarazten duen erresistentziak konkistatzaile guztien ahaleginak hausten ditu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 357. orr.

Zure familiarekin eta sentimenduekin estuki lotutako arrazoiak medio, ez zenuen ikusi benetako abertzaletasuna ez zegoela burgesiak aspalditik erosia zuen alderdi zaharrean, gurekin baizik.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 310. orr.

Orduan, benetako abertzaletasunak eztanda egingo du arima guztietan; eta bere indar eta garbitasun osoz aginduko du.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 223. orr.

Une nahasiak izanik ere, aitzinerat egin zuten beti, eta oinarrizko abertzaletasun bati sustapena ematea erdietsi.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 17. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hala ere, abertzaletasun punttu batek bultzatuta, Herbehereetako bandera jarri ohi zuen mastaren gorenean ontzi espainiarrei eraso egitean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 100. orr.

Abertzaletasun kontu bat da, zerbait soziala.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 89. orr.

Ingeles kapitalak Portugalen inbertituko balira -ez da halakorik egiten ordea, arriskuagatik eta abertzaletasun-arrazoiengatik-, hala dio Ricardok, "Ingalaterrako kapitalistak eta bi herrialdeetako kontsumitzaileak irabazian aterako lirateke dudarik gabe, oihala nahiz ardoa Portugalen ekoitziko balira"  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 40. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus