Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
alartze iz atalasea.
Horregatik, alartzean geratu nintzen, sartu gabe, errieta egingo zidalakoan; baina begiratu besterik ez zidan egin, Florentek dendatik zeramanean, atearen alartzera etorri eta bi anaiak Lebigrerenean nola sartzen ziren ikusten zuen, pitin bat zurbil, begiak gogor. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 344. orr.
Han zen ama atearen alartzean, kandela bat eskuan. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 35. orr.
Dendaren alartzera ateratzen zen batzuetan, egurastera, Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 356. orr.