Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alarmismo iz berri alarmagarriak zabaltzeko joera.

Bjorn Lomborgek alarmismoa piztea leporatu die erakunde ekologistei.  Berria - Gaiak   2004-06-16

Alarmismoak ez luke prentsaren lagun behar.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 203. orr.

Espainiako Senatuko presidente eta PSEko zuzendaritzako kide Javier Rojok nafarren artean "alarmismoa" sortzea egotzi dio Sanzi.  Berria - Euskal Herria   2006-04-30

Albisteari "alarmismoa kentzeko" eskatu zuen PSE-EEren Eusko Legebiltzarreko bozeramaile Jose Antonio Pastorrek, "kontu handiz" jokatu behar dela halako gaiekin eta "egiaztatu arte" itxaron beharra dagoela.  Berria - Euskal Herria   2006-04-14

Uko egiten dio nerabeak kontsumista, azaleko eta indibidualista direla diotenen alarmismoari ere.  Berria - Euskal Herria   2004-11-28

Ez da alarmismoz jokatu behar eta aurrera egin behar dugu denok.  Berria - Harian   2006-01-27

Lasaitzeko mezua zabaldu nahi du Ritxi Aizpuruk, balizko alarmismoaren aurrean.  Berria - Harian   2006-01-27

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus