Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alarmagarri (ETCn 18 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian aztoragarri agertzen da) izond alarma pizten duena.

Zona Nazionalera ihes egitearen zera hori idatzi zuenerako gizona aldaketa alarmagarria jota zegoan.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 221. orr.

Iritsi aurretik, Urdaibaiko zeruaren gorriak eta Bilborantz ihesean zihoazen gizon-emakume aldrek zentzuz bete zituzten Euzkadiko Jaurlaritzako informatzailearen hitz alarmagarriak.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 49. orr.

Zona Nazionalera ihes egitearen zera hori idatzi zuenerako gizona aldaketa alarmagarria jota zegoan.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 221. orr.

Zeren, alde batetik, egun ez bezala, izu-ikaraturik baitzegoen orduko gizartea, gaitzaren inguruan zabaldutako berriak ere halakoak baitziren, kezkagarriak eta alarmagarriak, eta zeren, bestetik, olioa bezala zabaltzen baitira morboa eragiten diguten berriak.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 252. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus