Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alarma 1 iz arriskuren baten berri ematen duen seinalea.

Alarma horiek sistema zentralizatu batekin komunikatuta egoten dira.  Berria - Harian   2005-07-21

Luth ere konturatu zen hartaz, eta barruan alarma piztu zitzaion.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 178. orr.

Sei hilketa hauek, guztion artean hala erabakirik, gordean pasatzea erabaki zen, hiritarrengan beldurra eta alarma ez piztearren batik bat.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 11. orr.

Alarma jo zutenean, berak eraman omen zituen guardia zibilak osabaren etxeraino.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 74. orr.

Hauxe bai derrepenteko zaparrada zaratatsu eta haizetsua, azkar asko hustu da jendez etorbidea, alarma jo balute bezala.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 264. orr.

Etxera sartu eta, alarma deskonektatu bezain laster, konbinazio erdi bat prestatu du.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 53. orr.

Eta nik, alarma piztua, ezjakinarena egin, eta ezetz erantzun diot.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 98. orr.

Blokeatuta zegoen alarma.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 481. orr.

Bere logelan, bi ate harantzago, itzargailuaren alarma hasi da jotzen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 38. orr.

Kasu egin nahi ez dion sentipen bat ari zaio gizentzen barru-barruan, erne ibiltzeko ohartarazten duen kezka bat, Jokoa bertan behera uztea gomendatzen dion alarma bat.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 122. orr.

Baina alerta alarma bihurtu da, eta hegaztiak hazten ari diren pertsonak ari dira horren ondorioak jasaten.  Berria - Gaiak   2006-03-02

Ezustean Koiotek autoaren aurreko gurpila ostikoz jo, eta lapurreten kontrako alarma zalapartaka hasi da: duhi-duhi-duhi!  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 12. orr.

Alarma horiek sistema zentralizatu batekin komunikatuta egoten dira.  Berria - Harian   2005-07-21

Alarmaren botoia sakatu eta oihuka hasi nintzen, Makina guztia atzera!  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 154. orr.

Edonola ere, behin eta berriz azpimarratu zutenez, oraingo honetan ez zegoen alarmarako lekurik.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 91. orr.

Lantegi horretan ez zegoen, gainera, ez morroilorik, ez alarmarik, ez suteen aurkako sistemarik, ez ke-detektagailurik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 415. orr.

Alarmatzat interpretatu zuen, eta zigarreta iziotu berria hautsontzian lagata abiatu zen komunera, uzkurdurak behartutako ibilera xelebrez.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 79. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hemen ez ote zuen alarma elektronikoa zinez merezi "lapurrekin jostetan dabilan xakurrak", edo ere kanporateko bidea "milioi piloa jaso-ta lanik ez egin" dabilan futbolari izarrak!  Herria   2001-10-25

Alarma faltsu gehiegi sorrarazten dizkigu.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 30. orr.

Maelen aurpegian alarma gorria piztu zen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 128. orr.

Alarma urrunen batek jo zuen orduan, militarretik edo desegokitik zerbait bazuena, ez dakit ongi.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 23. orr.

1838ko azaroaren 27an Esparterok debekatu egin baitu txapela janztea, arrazoitzat hauxe emanez: "Isabel II Erreginaren legezko eskubideen eta Konstituzioaren aurka gerra egiten dutenen ezaugarri berezia da (...), eta mania edo moda horrek alarma soziala (--!) eta nahasmendua sortzen du".  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 14. orr.

Larridura sakona eta arreta gehiegizkoa nabari zitzaizkion, berehalako alarma, edozein ume galdu edo zauritu zela aipatze hutsarekin Pareko espaloian lapurretako alarma bete-betean ari zen, aldiro.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 98. orr.

Erizainek ez dute ezer egin behar, haurraren gorputza bera konturatzen delako segituan; baina haur bakoitza argi gorria da, ustekabeko alarma.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 46. orr.

Bat-bateko alarma bat, baina berriro, berehala, isiltasuna, eta oinazturak lautadaren gainean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 56. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Goizean, oraindik gosaltzen ari ginela, lehenengo alarma abisua jo zuten.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 124. orr.

Plana prebentzioan oinarritzen da eta alarma mailak ukanen ditu, tokian tokikoa, eskualdekoa eta Frantzia mailakoa.  Berria - Euskal Herria   2004-05-06

Poliziak hiritik ateratzea debekatu die bisitariei; Israelen, berriz, alarma egoera ezarri du Gobernuak .  Berria - Mundua   2006-04-25

Bidegurutze guztietako alarma-hotsak entzuten ziren nonahi.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 69. orr.

Etxerako bidea hartu nuen, neure buruari galdetuz nolatan ez nuen entzun alarma sirenarik.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 9. orr.

Ospitalean ere lege bera dago eta kea sortuz gero alarma txirrina entzuten da.  Berria - Harian   2005-11-04

Alarma argiak piztu badira ere, ez da hori galarazteko kanpaina zehatzik inondik ikusten.  Berria - Euskal Herria   2004-06-13

Halaxe egon zen denbora pitin batez, ordurako odol-zorabioa erdi sosegatzen hasia, burmuinetan pizturiko alarma-zeinu urruna entzun eta ulertzeko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 85. orr.

Ametsaren errepikapen erlatiboarekin harritu samar nengoen, baina artean ez zitzaizkidan alarma-seinaleak piztu; buru barruan bueltaka zebilkidan eltxo bat besterik ez zen, nolabait esateko.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 72. orr.

Orduan aire-erasoaldia iragartzen zuen alarma adarrak jo zuen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 136. orr.

Eraikuntzatik kanpo, aurreko aldean, jendearen zalaparta entzun genuen: alarma-oihua emanda zegoen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 146. orr.

Maoismoak ideologia klasiko guztiak urduritu zituen, garai hartako Marco Bellocchio-ren La Cina è vicina (Txina hurbil dago) filmeko izenburuaren alarma-dei ironiatsua lekuko.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 25. orr.

Rohirrimdarrek ez zuten alarma-deien eta ahotsen beharrik: behar baino hobeto ikusten zituzten bela beltzak beraien begiekin.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 147. orr.

Nire bidelaguna ere horretantxe ari zen, bere igeri-jaka lotzen, umoretsu noski, horrelako alarma-ariketetan halaxe behar ere eta.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 21. orr.

-Baina, zergatik zeuden piztuta bart alarma-suak?  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 37. orr.

Zelula "iragankorrek" inhibi ditzakete zelula "iraunkorrak": zelula "iragankorrak" alarma-sistema moduko bat-edo balira bezala har daitezke, bada, eta zelula "iraunkorrak" analisi-tresna bat balira bezala.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 34. orr.

Horixe da halako azpiegituretan larrialdietarako dauzkaten hiru alarma moduetatik arinena.  Berria - Euskal Herria   2004-05-12

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

EAEn Estatutu egitasmoa onartu izanagatik, Nafarroan ez dela "inolako gizarte alarmarik piztu" adierazi zuen. Kale-kantoian, gizon bat sute-alarmaren kutxa aztertzen ari zen.  Berria - Harian   2005-01-13

Ilunabarrean, afaltzeko orduan, hegazkin alarma berriro.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 125. orr.

Lan egitea ezinezkoa bezain alferrikakoa zen: denbora ia osorik joaten zitzaigun aire-alarma bakoitzean aparatuak desmuntatu eta alarmak amaitzen ostera muntatzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 281. orr.

Goizeko hamarrak aldera han ekin zioten zarataka "Fliegeralarm"aren sirenek, aire-alarmarenak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 192. orr.

Ene baitan, barne-alarma guztiak batera piztu ziren: "erne! erne! erne!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 286. orr.

5 alarma egoera

Erasoak saihesteko, hilabetez, alarma egoera ezarri dute.  Berria - Mundua   2004-09-11

Nepalgo segurtasun indarrak alarma egoeran daude, eta Armadako soldaduek Gobernuaren eraikinak babesten dituzte, eraso posibleak saihesteko asmoz.  Berria - Mundua   2004-09-29

Orain aste pare bat Euskal Herrian izandako atxiloketek 24 pertsona atxilotu zituzten haur pornografia edukitzeagatik eta zabaltzeagatik alarma egoera piztu du herritarren artean.  Berria - Harian   2005-07-13

6 alarma piztu

Aginduak alarma piztu du eskubide zibilak eta pribatutasuna defendatzen dituzten taldeen artean.  Berria - Gaiak   2006-01-21

Horregatik alarma pizteko arrazoia badagoela uste du.  Berria - Euskal Herria   2006-01-25

Liburuan, alarma piztu nahia leporatzen die erakunde ekologistei.  Berria - Gaiak   2004-06-16

Alarma pizturik ikusten du Arabako Enpresaburuen Elkarteak, SEAk, eta industrian "egitura krisia» agerian uzteko arriskuaz ohartarazi du erakundeko idazkari nagusiak, Jose Manuel Fartok.  Berria - Ekonomia   2004-05-08

Hor barruan ez zegok inor, eta hainbeste zalapartarekin alarma piztuko diagu auzoan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 180. orr.

Lehen agurra botatzen hasi, eta esaldiak adabakiz josi beharrean aurkitzen bagara, alarma piztuko zaigu, egun disdiratsu horietakoa ez dugula adieraziko diguna.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 68. orr.

Eta nik, alarma piztua, ezjakinarena egin, eta ezetz erantzun diot.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 98. orr.

Luth ere konturatu zen hartaz, eta barruan alarma piztu zitzaion.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 178. orr.

7 alarmak piztu

Pilota bat ere bada Irujorena, aukeraketa egunean alarmak piztu zituena.  Berria - Kirola   2004-04-24

Hala ere, litekeena da Jean Claude Trichetek aipamena egitea euroaren indarrari buruz, esportazioei egiten ari zaien kalteak lehen alarmak piztu baititu.  Berria - Ekonomia   2004-01-07

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus