Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alarguntsa 1 iz emakume alarguna.

Alarguntsa baten etxea zen, antza, diru pixka bat irabazteko apopiloak hartzen zituena, garai hartan askok egin ohi zuen moduan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 16. orr.

Komentua du alarguntsa batek egiazko aterbe; eta baldin jarrai baleza hain delibero laudagarriari atxikia, emakume horri dagoeneko zor dizkiodan esker on guztiei emendatuko diet abentura honek dukeen ospearena.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 462. orr.

Barre egin nuen noski, baina laztandu ere bai, hain xuxen ere alarguntsa gazte bat laztandu eta kontsolatu ohi den bezala, eta musu eman nion.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 90. orr.

Behealdetik Alarguntsa alaia izeneko baltsea jotzen ari zen pianola baten notak zetozen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 45. orr.

Norbaiti anaia ezkondu bat seme-alabarik gabe hiltzen bazaio, ezkon bedi alarguntsarekin, anaiari ondorengoa emateko.  Elizen arteko biblia   Lk 20,28

Jesukristok kontatutako zenbait parabolatan alarguntsak hobeki tratatuak ziren aberats eta ahaltsuak baino.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 282. orr.

Har itzazu errespetuz eta zaindu norengana jorik ez duten alarguntsak.  Elizen arteko biblia   1 Tm 5,3

Ez erabili gaizki alarguntsak eta umezurtzak.  Elizen arteko biblia   Ir 22,21

Aitorpen honek ez du kriminal zaharra asaldatu, aspalditxotik baitaki zeinen arriskutsuak diren alarguntsen opariak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 181. orr.

Jadanik xiii. mendearen erdi aldetik nobizia umezurtzez eta goi- eta behe-nobleziako alarguntsez hornitu ziren aurretik zeuden komentuak betez eta beste asko sortzera behartuz.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 2. orr.

2 (izenondo gisa)

Bertako protagonistak, Merteuileko markesa alarguntsak, tentu handiz ezkutatzen dizkio bere bilaukeriak gizarteari, emazteek ez baitute beste irtenbiderik gustuz bizitzekotan.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 72. orr.

3 alarguntsa-belar (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Queen's Hotel, Ennis, Clare konderria, non hil baitzen 1886ko ekainaren 27an Rudolf Bloom (Rudolph Virag), zehaztu gabeko orduren batean, alarguntsa-belar (akonito) gaindosi baten ondorioz, linimento neuralgikoaren forman bere buruari emanda, akonito-linimentoaren 2 parte kloroformo linimento parte bakoitzeko [...]. ETC-literatura, saiakera   Ulises, James Joyce (Xabier Olarra), Igela, 2015

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alarguntsarekin ezkondu (3); alarguntsari eta (3); bereko alarguntsa (3); egun bereko alarguntsa (3); zenaren alarguntsa (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus