Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alargundu, alargun(du), alarguntzen 1 alargun bihurtu.

Dagoeneko badira hiru hilabete alargundu zela.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 14. orr.

Gaztea zen oraindik, nahiz eta ahaleginak egin behar zituen sinesteko, alargundu zenez geroztik.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 10. orr.

Betidanik izan duen zakartasunerako joera areagotu egin zitzaion alargunduz geroztik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 40. orr.

Alargundu zenetik urte asko igaro baziren ere, Alchonon ezkontzeko ahaleginean zebiltzan oraindik ere ezkongileak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 26. orr.

Duela urte bi alargundu nintzenetik, kaka hutsa den alarguntza pentsioarekin bizi gara semea eta biok.  Berria - Harian   2006-03-09

Egun batean, jaun Ricardo Menesesekin ezkondu nintzen, bizi izan nintzen harekin sei urtetan seme-alabarik izan gabe, alargundu nintzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 593. orr.

Alargundu ondoren, Antonie Macquart mozkortia maitale hartu eta beste bi ume izan zituen, Antonie eta Ursule.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 9. orr.

Seme-alabak kanpoan, alargundu berri, eginkizun goratsurik gabeko seniderik ez bere kargu egingo zenik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 243. orr.

Bere hirurogeita hamarretan, alargundu berria, eta bere bi seme-alabak nor bere aldetik joanak, tristagarri zitzaiola arras hamaika poz-iturri izandako txoko kuttuna hutsik topatzea, eta saldu egin nahi zuela.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 208. orr.

Eta ni, gaizo zozoa, amorostu nintzela ene koinata alargundu berriaz!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 186. orr.

Handik gutira jakin zuen ez zela alargundu zaharra.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 58. orr.

Hogoi bat urte bazuen alargundua zela.  Herria   2003-05-22

Robert-ek aldiz lagundu du bere koñata, gazterik alargundua bi haur ttipi zituela hazteko, haatik haurrak haunditzearekin joan zen Larzabaleko esnetegirat langile eta han lanean arizan erretreta artino.  Herria   2003-02-06

Alarguntzen da emazte bat gelditzen delarik bere zazpi haurrekin.  Herria   2002-11-28

Jaun Marcel apez izaiteko bidean egon zen; ordenatzeko puntuan zegoela, ordea, neska batez amorostu eta harekin ezkondu zen, handik gutirat alarguntzeko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 105. orr.

Carmen Lopez Lekunberrin alargundu zuten, baina abegi egiten dio Metxa halaber gazterik alargunduari (alargun guztiei kukuso mota berak ematen omen die azkura).· Gizon alargundu berriari kontsolamendu-izpi bat eskaini.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 56. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Migel Mailu alargundua ez zen berriz ezkonduko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 67. orr.

Gizonezko alargundu bat, nahiko adindua baita ere eta bere garaian notario ospetsua izandakoa.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 61. orr.

Alargunak uste du horretan datzala, agian, Marcel Prousten pertsonaia hari, Swann zahar alargunduari, gertatzen zitzaionaren arrazoia.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 86. orr.

Hori guztia ama bakarrak ezkongabeak, banandutakoak edo alargunduak, aita bakarrak, aitak eta amak, aita bik edo ama bik ematen badiote, bejondeiela!  Berria - Euskal Herria   2004-02-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alargundu berria (3); alargundu egin (3); alargundu eta (3); alargundu ondoren (6); alargundu zela (4); alargundu zen (3); alargundu zenean (5); alargundu zenetik (5); eta alargundu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus