Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alargun 1 izond ezkontidea hil eta gero, berriro ezkondu ez dena.

Neftaliren leinuko emakume alargun baten semea zen; aita, berriz, Tiroko brontzegin bat izan zuen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,14

Andre alargun bat ezagutzen zuen Cuvier kalean, Jardin des Plantesetik hurbil.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 77. orr.

Alchonon ganbara batean bizi zen, gorra eta erdi itsua zen atso alargun baten etxean.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 27. orr.

Herriko sarrerara hurbildu zenean, hildako bat, ama alargun baten seme bakarra, zeramaten lur ematera.  Elizen arteko biblia   Lk 7,12

Emakume alargun guztiak negarrez hurbildu zitzaizkion eta Dorkas zenak egin ohi zizkien jantzi eta soingainekoak erakutsi zizkioten.  Elizen arteko biblia   Eg 9,39

Hiriko atetik sartzen ari zela, emakume alargun bat ikusi zuen, egur biltzen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 72. orr.

Ezkongabeei eta andre alargunei, dauden egoeran jarraitzea on dutela esaten diet, ni bezala.  Elizen arteko biblia   1 Ko 7,8

Herriko dendari alargun bat negarrez hasi ohi zen zerbait erostera joaten nintzaion bakoitzean, bere senar hil berria gogora ekartzen niolako.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 162. orr.

Zeren doña Lidia emazteki alargun bihozbera bat baitzen, buruz ongi jantzia eta bere buruaren jabea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 591. orr.

2 iz ezkontidea hil eta gero, berriro ezkondu ez den pertsona.

-Zergatik ezkondu behar duzu alargun batekin?  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 192. orr.

Jauna, ene Jainkoa, ni bere etxean hartu nauen alargun hau ere atsekabetu egin behar al duzu, semea hilaraziz?  Elizen arteko biblia   1 Erg 17,20

Jo itzazu zeure haserreaz eta emadazu niri, alargun honi, pentsatu dudana neure eskuz betetzeko ahalmena.  Elizen arteko biblia   Jdt 9,9

Harrapakinetarik zati bat pertsekuzioa jasan zutenen artean banatu zuten, beste zati bat alargun eta umezurtzen artean; gainerakoa beren eta beren seme-alaben artean.  Elizen arteko biblia   2 M 8,28

Hurbildu zitzaiola Brigida emakume pertxentari, hiru aldiz ezkondu eta hiru aldiz alargun zenari.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 155. orr.

Ai ene! Alargun nauzu, hila dut senarra.  Elizen arteko biblia   2 Sm 14,5

Hark hil zuen, eta gero istorio guztia asmatu, jendaurrean hiltzaile ez, baina alargun ero urrikalgarri agertzeko.Frantzia guztiak zekien errege hilaren alargun Katalina Medicikoak -Karlos IX.aren amak- bakerik ez zuela izanen Montgommeryren burua saski batera bildua ikusi arte.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 171. orr.

Behekoan, sukaldea zegoen eta, sukaldearen ondoan, gela batzuk, norat biltzen baitziren etxeko neskameak, guztiak ezkongai edo alargun, jauregian bizi ziren bertze sehiak oro bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 29. orr.

Normandiar ederra alarguntzat jotzen zuten Méhudindarren senide eta adiskideen artean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 171. orr.

3 (izena izenondoekin)

Alargun deskontsolatuaren papera hartu eta barrez lehertzen hasi da Hector.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 33. orr.

Alargun alaia eta dibortziatu zoriontsua. Bazen beste bat, Angela bat, armadako mediku baten alargun gaztea, zaldi-lasterketekin txoratuta zegoena.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 132. orr.

Hélène Daudet, haren alargun gaztea, aztarna guztien kontra, bera ere senarrak beti eutsi zion ezezkoari irmo atxikitzen zitzaiona, baita epaileak ADNaren azterketaren bidez egia zientifikoki argitzeko gorpua hilobitik ateratzea agindu ondoren ere.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 233. orr.

Aulki bat, arren, aulki bat alargun gaixo honentzat!  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 42. orr.

Zergatik, eta justizia maitatzeagatik, kontzientzia garbi edukitzeagatik, alargun babesgabeei eta umezurtz errukarriei eskua luzatzeagatik!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 61. orr.

Berrogei eta koska zituen emakumea, ezkongabe edo alargun bakartia, hitzordu itsuetan bere bizitzako gizonezkoa aurkitzeko esperantza oraindik galdu ez zuen horietakoa.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 107. orr.

Sasoi hartan, asmoa hartu zuen, nonbait, senar alargun berriaren begiko bihurtu eta hildakoaren lekuaz jabetzeko, artean bero egonik ere.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 101. orr.

Ikusi zuen emakume alargun behartsu bat ere bi sos botatzen.  Elizen arteko biblia   Lk 21,2

Orain lagun min eta aholkulari, alargun beroen amorante eta arriskuan zeuden damatxoak salbatzen zituen zaldun errari bihurturik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 333. orr.

Esan beharrik ez dago, alargun zolia berehala ohartu zen zer zen egiaz margolan hura.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 57. orr.

Azkenekoa da haren alargun ofiziala gaur egun.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 105. orr.

Zenbat alargun -adibidez- adineko ezagutu ditudan eta ezagutzen ditudan gaur, bizitza guztian maitatzen ari izan direnak, senarra eta seme-alabak; eta dirautenak ilobak eta bilobak ere maitatzen, auzokoak eta, esate baterako, inguruko guztiak, gehienetan irribarrez.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 68. orr.

Alargun benetan heziak, helduak, ni baino, behintzat, askoz kultuagoak, bestelako adimenaren jakindurietan urritsuak izan arren.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 68. orr.

Andre hau, alargun oso espirituala eta Jainkoari emana, Erroma osoko nobleen eta aberatsenetakoa zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 540. orr.

Denbora luzea duk Alargun Beltzaz ezer entzun ez dudala.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 68. orr.

Zeren doña Lidia emazteki alargun bihozbera bat baitzen,  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 591. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hori oso ondo egingo nuela esan zidaten, dagoeneko alargun aire bat hartzen hasia nengoela-eta.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 66. orr.

Nire alargun bizitzaz galdetuko zidan eta esku artean zuen nobelaz xehetasunak eskatuko nizkion nik.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 204. orr.

Alarguna behar du; alargun-eskuak ditu.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 14. orr.

Ea ez nintzen animatzen astebetetxo eguzkitara alargun elkarte bateko taldean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 133. orr.

Kafetxeetan teari azukre koxkor bat bota eta bigarrena etxerako gordetzen zuten alargun bileretako kideek.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 70. orr.

Alargun zapi lodi batez egongo da estalita, jantzi beltz apalez jantzita, eta aurpegiko zapia jasotzen duenean ez du sufrikariozko aurpegia erakutsiko, argizarizkoa bezalakoa baizik, eta begiak ere beti apal edukiko ditu.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 29. orr.

Zakukia zeraman soinean eta gainetik alargun-jantzia.  Elizen arteko biblia   Jdt 8,5

Alargun zapi lodi batez egongo da estalita, jantzi beltz apalez jantzita, eta aurpegiko zapia jasotzen duenean ez du sufrikariozko aurpegia erakutsiko. Alargun jantziak erantzi zituen, bainatu zen, eta usain gozoz igurtzi zuen gorputza.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 29. orr.

Ondoren, handik alde egin zuen Tamarrek eta, aurpegiko zapia kenduta, alargun-soinekoa jantzi zuen ostera ere.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 90. orr.

Orduan, Tamar, alargun-soinekoak erantzi eta, inork ez antzemateko bere burua zapiz estalirik, Timna bidean dagoen Enaim hiriko sarreran jarri zen.  Elizen arteko biblia   Has 38,14

5 (adizlagun gisa)

Ni, Giuliaren ezkontzaren ondoren, nire untxiekin bakarrik geratua nintzen; alargun eta emazurtz sentitzen nintzen. Zeren Ramsay ume arteko nahaspila batean bizi baitzen, eta bera berriz seme-alabarik gabe eta alargun-.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 171. orr.

Alargun gelditu eta benetan bakarrik dagoenak Jainkoarengan jarria du itxaropena.  Elizen arteko biblia   1 Tm 5,5

-Zoriontsua mutilaren begiek jo duten emakumea! -ahoskatu zuen, edo airera esan, Brigidak, hiru aldiz ezkondu eta hiru aldiz alargun geratu zen emakume pertxentak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 38. orr.

Oso bizkor geratu zen alargun, eta esamesa zebilen nire aitonak bere burua hil ote zuen, haren infideltasunak jasan ezinez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 36. orr.

Ama berri zela utzi zuten alargun nire arrebaordea.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 215. orr.

Borreroak bi musu eman ohi dizkio alargun utzi berri duen emakumeari.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 64. orr.

Hiltzean, alargun utzi du bere emazte Zeferina Artetxe Muruaga.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 44. orr.

Alchononek bazeramatzan bost urte alargun, trufari eta txantxazale, burutik apur bat joana zegoelako ospea zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 19. orr.

Ez bedi inor poztu ni alargun eta denek bazterturik ikustean.  Elizen arteko biblia   Ba 4,12

Geldi bitez emazteak seme-alabarik gabe eta alargun.  Elizen arteko biblia   Jr 18,21

Aitarik gabe gaude, umezurtz; gure amak, alargun.  Elizen arteko biblia   Nk 5,3

6 bizi-alargun (orobat bizialargun) iz ezkonlagunaz bizi ez dena.

Jexuxek hainbestetan aipatzen dituen bizi-alargun kontuak ere bai, batere erreparorik gabe kontatu ere; baita bere senarra izan zena zerri-jateko apustu batean hil zela.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 196. orr.

Bizi-alargun prestua nauzu gaur gauean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 24. orr.

Ez zuen bizi alargunik deskribatzen zuen nobelarik irakurtzen, emazteak adarrak jarri zizkionetik.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 28. orr.

Aspaldi umezurtz geratutako haurride bakar bizi-alarguna nintzen, eta ez nuen adiskide minik.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 47. orr.

Berak mantentzen zituen, baina ez zen gehiago etzan haiekin. Giltzapean eduki zituen bizitza guztian, bizi-alargun betiko.  Elizen arteko biblia   2 Sm 20,3

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alargun batekin (3); alargun baten (9); alargun behartsu (5); alargun beltza (11); alargun beltzaren (5); alargun beltzaz (4); alargun daude (3); alargun gaztea (5); alargun gazteak (3); alargun gelditu (4); alargun geratu zen (3); alargun gisa (4); alargun haren (4); alargun hau (4); alargun pentsioak (3); alargun pentsiodun (4); alargun pentsiodunen (3); alargun pentsioen jabe (3); alargun soinekoa (3); alargun utzi (3); ama alargun (3); baina alargun (3); baten alargun (4); bizi alargun (4); da alargun (4); dira alargun pentsioen (3); edo alargun (5); emakume alargun bat (4); emakume alargun bati (3); emaztea alargun (3); gabe eta alargun (3); haren alargun (6); hiru aldiz alargun (3); ni alargun (3); zen alargun (3); zuen alargun (3)

alarguna bera (4); alarguna da (6); alarguna ere (3); alarguna eta semea (3); alarguna izan (4); alarguna naiz (4); alarguna zela (3); alarguna zen (7); baten alarguna (7); emakume alarguna (4); haren alarguna (4); zen alarguna (3)

alargunak bere (3); alargunak ere (4); alargunak eta seme (4); alargunak eta umezurtzak (3); alargunak ez zuen (5); alargunak keinua (3); alargunak uste (3); baina alargunak (4); bere alargunak (3); buesaren alargunak (4); du orain alargunak (4); idatzi zuen alargunak (3); pentsatu du alargunak (3); pentsatzen du alargunak (4); ugalderen alargunak (3)

alargunaren semea (5); alargunaren semeak (3); zuen alargunaren (3)

zitzaion alargunari (3)

umezurtz eta alargunei (4)

alargunen pentsio (3); alargunen pentsioa (3); alargunen pentsioak osatzeko (3); cdnk alargunen pentsioak (3); nafarroako alargunen (3)

umezurtz eta alargunentzat (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus