Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alarde iz jendaurreko erakusketa.

Pozik zegoen, alde batetik, famaren eskailerak gora eraman ninduelako, baina, bestetik, alarde hura guztia ez zihoakion batere.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 170. orr.

Berdintasunerako Legeak ez du aldaketarik eragingo alardean.  Berria - Harian   2005-09-07

Txostenaren arabera, EAEko Berdintasunerako Legeak, alardeei dagokionez, ez du aldatu legea onartu aurretik zegoen esparru juridikoa.  Berria - Harian   2005-05-22

Azken 10 urteotan gertatu den bezala, bi alardeek desfilatu zuten atzo Irungo kaleetatik.  Berria - Harian   2005-07-01

Alardeak ekitaldi publiko gisa antolatzeari utzi eta alardeak elkarte pribatuen ardurapean utzi zituzten, emakumeei soldadu modura parte hartzea eragozten dutenen esku.  Berria - Harian   2005-05-22

EAEko Arartekoak egin duen txostenaren arabera, emakumeei gizonen pare parte hartzen uzten ez dieten alardeak eta udalen baimenak legearen aurkakoak dira.  Berria - Harian   2005-05-22

Bestalde, horri esaten zaio, betiko alarde honetan, "ohean ona" izatea: txorta-laguna errenditzea, menderatzea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 90. orr.

Jaizkibel konpainiak azpimarratu duenez, azkeneko urteotan "betiko alardea" aldarrikatu izan dute, eta aurten "herriaren alardearen alde" agertu dira.  Berria - Harian   2005-09-07

Bidasoaldeko Alardeen auzien bilakaerari buruzko balorazioa.  Berria - Harian   2005-03-31

Alarde mistoa Irungo Kale Nagusian sartzearekin batera alarde tradizionalaren aldekoak sutu egin ziren.  Berria - Harian   2005-07-01

Gazte guztiek lanpostu baten jabe -mirabe- izateko duten eskubidearen alde; emakumeek munduko alarde armadun guztietan ateratzeko duten eskubidearen alde; pobreek zernahi erosteko duten eskubidearen alde; munduko haur guztiek eguna eskolan pasatzeko duten eskubidearen alde; beltzek estatuaren kontura beren azala zuritzeko duten eskubidearen alde, eta abar.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 189. orr.

Aitzitik ere bai, ordea: gizaki orok du egunerokotasuna alarde betilunik gabe bizitzeko dohaina.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 44. orr.

Eta, begira, alarde superatu horren ordez, antola ezazue, nafar arnegatu horiek, gerra operistiko bat.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 349. orr.

-Itzaltzak musika puta hori! -agindu dio Natxok zakar, oratoria alarde batean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 20. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus