Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
alarauka adlag alarau eginez.
Bi emakume zoratuak zakurrarekin batera alarauka hasi ziren, biak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 117. orr.
Alarauka datorkizue, eskuak goitituak. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 129. orr.
Harryk Fangen hotsak ere entzuten zituen hirugarren munstro batengandik libratu nahian, ozen alarauka, baina Harryk ezingo zuen deiadar egin, nahi izan balu ere. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 231. orr.
"Dena kontrolpean!", dio alarauka Jon Spencer jaunak, eta konturatzen zara hobe zukeela Coldcut bikotearekin lehenago topo egin izan balu DJ Shadow-rekin egindako lan behartu hura egin baino. Berria - Kultura 2006-02-16