Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alarau (orobat alaru g.er.) 1 iz oinazezko edo amorruzko oihu ozena.

Orduan, ilunpetan, alarau bat, ulu bat entzun zuten; minez zegoen txakur batena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 309. orr.

Otoitza bukaturik, almuedanoa jaisteko prestatzen da, eta bat-batean behetik alarau bat eraikitzen da, hain ordenarik gabea eta harrigarria non itsuak uste baitu, lehenbizi, dorrea amiltzen ari dela, gero kristau madarikatuek harresien aurkako erasoa hasi dutela, eta azkenik antzematen du garrasiek bozkarioa adierazten dutela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 209. orr.

Itsasoaren dei hura itsas lamien kantaren antzekoa zen: ederra, erakargarria, baina zoritxarraren alarauaren modukoa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 133. orr.

O! Ai! Ene! Aiei! Helas! Doluko auhenak, alarauak, arrangura adierazpen urragarriak Ezin morfinak Kaganskiren alarauak mutuarazi.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 91. orr.

Halako batean Lisboako lehenengo hartan aditu nituen alarauak eta aieneak berriro aditu uste izan nituen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 179. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Eta ez zen alarau hutsa izan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 215. orr.

Orkoa kikildu egin zen une batez, baina berehala alarau beldurgarri batekin buelta erdia egin eta lehengo bidetik abiatu zen ihesean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 222. orr.

Alarau ikaragarria aditu zen, ontziaren beheko bizkarretik gora etorria.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 215. orr.

Ihes egiten dut, haren alarau lazgarriak belarrietan durundika.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 104. orr.

Gauez landatan bidaztiei dardara sartzen dieten alarau lazgarri horietako bat bota zuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 117. orr.

Alarau motelduak, Herioren hatsaren hotzaz kexatzen diren gizakumeenak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 70. orr.

François-ek pozezko alarau bat bota zuen orduan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 126. orr.

Bi paper zatiok eragin mirakuluzkoa eduki zuten; salbajeek beren jarrera erasokorra bertan behera utzi eta bozkariozko alarauak bota zituzten, matxeteak beren zorroetan gordetzen zituzten bitartean.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 106. orr.

Etxera itzuli eta ikusten zuenean artean lehenago han utzitako jendeak bertan segitzen zuela eztabaidan, etxeko sarrerako kutxan eserita edo mahai gainetara igota, suminezko alarau bat botatzen zuen, luzea, eztarrikoa, inortxok kasu egiten ez zion alaraua.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 246. orr.

3

Zakur alarauek (urubiek, auriek, uluek) nobedade txarra.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 160. orr.

4 alarau egin

-Kanpora, irten hemendik! -Basurtokoak alarau egin zuen, arnasak huts egin behar ziolarik. Alarau eginez, itzuli, zaldi gainera salto batez igo eta arrapaladan abiatu zen Cirith Gorgorrerantz.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 318. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alarau bat (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus