Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Abdulen aurrean makurturik, Sergiok alanbrea sartu zuen sarrailaren begitik. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 95. orr.
Yi jaunak kaiola zintzilik ipini zuen, sabaian zegoen alanbre batetik. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 27. orr.
Agurraren Otoitzak esaten ari zen bat, beste bat Jakintzaren Hastapena irakurtzen, hirugarrena alanbre batez pipa garbitzen, liburu sakratu bat adabatzen laugarrena. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 155. orr.
Ate itxien kanpoaldean arropa zegoen alanbreetan zintzilikatua. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 227. orr.
Alanbreen azpian hormaren kontra-kontra jarri eta gorantza jaurti du oraingoan, txoria bera jotzera, edo akatu edo askatu! Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 188. orr.
Alanbrez inguratua zeukaten hondartzako barrutia, eta bozgorailuz ematen zizkieten bisitetarako deiak eta bestelako aginduak. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 52. orr.
Alanbrezko hariak, hesolatik hesolara kateatuz herri batetik bestera ipini zituztenean, jendeak ez zuen sinesten hari haren barrutik hitzak joan behar zuenik, eta hala zioten: horiek sorginkeriak zirela. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 182. orr.
Beti aurrerantz patio berrietatik, ate berrietatik, txarrantxa eta alanbrezko hesi berrietatik. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 104. orr.
Alanbrezko kaiola txiki batean zeraman sagua. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 53. orr.
Uenelek "oliba koloreko larrua" eta "alanbre gisako ileak" dituela dio Bild-ek. Berria - Kultura 2004-03-11
· Bertsolariak elkarren etsai edo jotzaile moduan erakusten bagaituzte ere, urduritasun horrekin gauden unean elkarren babes izaten gara, publikoaren aurrean, alanbrean. Berria - Kultura 2004-01-17
Hurritz lerro baten ondora iritsita hiru alanbre paralelo topatu ditu. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 12. orr.
Buruko mina zuen; begitandu zitzaion burua alanbre gori batez inguratua zuela. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 260. orr.
Hiriko mapan, berdeunez bereizita, hamar kanposantu-eremu baino gehiago agertzen dira, gehienak Brooklyn eta Queens auzoetan, eta haietan erlijio bakoitzak bere hilerri propioa izaten du, alanbre arantzadunez eta hesi sendoz babestua. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 190. orr.
Herio zelai guzia alanbre xixtadunez inguratua zen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 10. orr.
Gureaganik berexia zen bi alanbre lerro ziztadunez. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 90. orr.
Bizpahiru gizon eskapatu omen ziren aire eta argi emaiten zigun leiho ttipi alanbre ziztadunez hetsitik. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 38. orr.
Pertxazko alanbrea lepoaren inguruan lotu zion Martak, Patakik arnasa hartzeari utzi zion arte. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 163. orr.
Bazirudien nerbio bakoitza tente jarritako alanbre bihurri bat zela. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 22. orr.
Bere esaldiek, batez ere testu amaierakoek, tenkatutako alanbrearen zorroztasuna dute. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 10. orr.
Ezker zangoa beste aldera pasa ondoren bi besoak gurutzatu eta eskuak erdiko alanbrearen arantzen artean jarri ditu. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 13. orr.
Panpinak jarri baitzituzten hildakoen eserlekuetan, txotxongiloak, kartoi-harrizko tigreak edo putreak edota salamandrak, igeltsuzko giza-irudiak, pelutxezko hartzak, granitozko edo alabastrozko giza-enborrak, marmol txuriko emakume biluzi halamoduz estaliak, altzairuzko lehoi-inurriak eta mantikorak, zementuzko zikoinak, zurezko neskato abstraktuak eta alanbre herdoilduz egindako mutikote geometrikoak. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 188. orr.
Most Holy Trinity Cemetery zen, trenbidearen ondoan, alanbre-sare batek bereizia. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 187. orr.
Alanbre hesiak eta kontzentrazio esparruetako garitak diruditen etxola itxiak ere badira zubiaren alde bietan. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 96. orr.
Kontrol Lerroa aprobetxatuta, alanbre hesi bikoitza eraikitzen hasi zen India iaz. Berria - Mundua 2004-07-16
Zuloaren tapakia altxatzean, bihotz apurtzear, ikusi zuen den dena han zegoela, bi urte utzi bezala: ekialdeko merkatariei erosi pistolak, roketa eta airekoen kontrako jaurtigailuak, dinamita abarrak, artisau bonbak zartarazteko detonagailuak, premiazko hari, bisa eta alanbre puskak oro. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 52. orr.
Ez dago sarrailarik edo kisketarik, soilik alanbre txibista bat iltze batean katigatzeko. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 173. orr.
Imre Kertész Nobel Saridun berriak txarrantxa-alanbrez eta zaintza-dorrez inguratutako oroitzapenen artetik idazten duen bezala. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 108. orr.
Alanbre hesiak eta kontzentrazio esparruetako garitak diruditen etxola itxiak ere badira zubiaren alde bietan. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 96. orr.
Egun hauetan alanbre hesi altuagoa ipintzen ari dira Ceuta eta Melillako mugetan, afrikarrik ez dadin igaro espainiar koloniara. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 75. orr.
Kontrol Lerroa aprobetxatuta, alanbre hesi bikoitza eraikitzen hasi zen India iaz. Berria - Mundua 2004-07-16
Nolanahi jasotako alanbre-hesi batek seinalatzen du Lucyren eta Petrusen jabetzen arteko muga. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 254. orr.
Polizia zain zuten arren, alanbre-hesia moztu eta barrura sartzea erelortu zuten hainbat ekintzailek. Berria - Mundua 2004-03-07
Má?sa hasieratik zegoen lanean trenetan, ni bezalaxe; elkarren aurrean geunden, bion artean alanbrehesi altu bat zegoen, oinen ondoan miniopoto bana geneukan, bakoitzak bere pintzela eta parez pare ginela pintzela sartzen genuen alanbreen artean, alanbrehesia margotzen genuen, bakoitzak bere aldetik, beti bekoz beko, guztira lau kilometro luze zen hesi hura; bost hilabete eman genituen horrela egunero elkarren aurrean eta Má?sak eta biok dena kontatu genion elkarri, baina alanbrehesia gure artean zen beti. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 42. orr.
Behin, berriketan ari ginela, artzain zakur moduko bat sartu zen alanbresian barrura. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 44. orr.
Kartzelako patioan, Pedrok zeru altuan pasatzen ziren usoak eta patioko hormetako alanbre-hesietan pausatu eta berriz hegan egiten zuten kardantxiloak ikusten zituen. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 111. orr.
Abeltegiko alanbre sarea hautsez eta amaraunez betea zegoen, olana grisez estalita zegoela iruditzeraino. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 276. orr.
Merkatuan, orain, batzuek zin egiten zuten poliziari saldua zegoela; besteek adierazten zuten gurinen sotoan ikusia zutela, trastetegietako alanbre sareak zulatu nahian, pospolo piztuak barrura botatzeko. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 343. orr.
Alanbresare egituran, jende posturan, behi bat egin du Patricyan plastikalariak, ttottolua zeruari so ausnarketan ote! Herria 2005-07-28
Haietan erlijio bakoitzak bere hilerri propioa izaten du, alanbre arantzadunez eta hesi sendoz babestua. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 190. orr.
Italiarrentzako kontzentrazio eremu batean bizi zen, inguru guzti-guztian alanbre arantzaduna zuten kasernatzarrak ziren, hiritik oso urruti. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 103. orr.
Arrebak sonanbulo-urratsez aurrera nola egiten zuen begira geratu zen Jonathan: begitartea barrurantz erabat bildua; estu-estu sorbaldak, alanbre arantzadunezko soinaren gainean zut. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 42. orr.
alanbre batekin (3); alanbre batetik (3); alanbre hesi (3); alanbre sarea (4); eta alanbre (8); eta alanbrezko (5)