Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
alanbrada iz burdin hesia, txarrantxa.
Haiek, guk ez bezala, lur-sail zabala zuten atzealdean, oilategiko alanbradan hasi eta ibai ertzeko lertxundiraino hedatzen zena. Berria - Kultura 2004-08-20
Frontoi izkinako zulotik alanbrada pasatu eta, hango sasi eta eskonbroen artean, laster egin zen zirkulua Goioren inguruan, bera ailegatu baitzen lehenengo. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 269. orr.