Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ondo eman zigun alamena bi hilabete haietan, alajaina. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 9. orr.
Hark ere, ordea, eta nire harridurarako, ez zuen deus esan, eta hasieran, eskertu nion ez hasi izana, espero zitekeen bezala, "ikusten, esaten nizun nik" eta antzeko adierazpenekin arrazoi zuelako alamena ematen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 273. orr.
Parashak esan dit: "Gobernadoreordearen emaztea", eta nik esan diot: "Berriro etorri zaigu tuntun hori alamena ematera", eta esatekotan egon naiz ez naizela etxean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 264. orr.
Kristoren alamena eman nioan. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 87. orr.
Beti ari dituk ezagutzen ez dugun, inoiz ikusi ez dugun eta bost axola zaigun jende berriaz alamena ematen. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 54. orr.
Baina gehiagorik ekartzen badidak, ez diat hartuko, nahiz eta hiru aste egon alamena ematen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 444. orr.
Ordukoan ere, gainerakoak borrokatzen ziren bitartean nik etxean lasai egoteko lotsarik ez nuela, gizona izan nahiko zukeela berak nire ordez kalera ateratzeko eta antzekoekin alamena eman zidalako, halabeharrez hartu nuen kalerako bidea. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 302. orr.
Koñaka eskatu du, eta kopari eta maletari eutsita berehala hurbildu zaio tabernariari alamena ematera. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 40. orr.
Nire zokondorantz egin nuen, laguna orpoetan nuela, afari legea elkarrekin egin genezan alamena ematen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 277. orr.
Edurne iritsi baino lehenagoko kontu bat zen, eta, izan ere, urteak zeramatzaten kasuarekin, jaramon berezirik egin gabe, baina koadrilako pare bat tipo noizean behin komisariara agertu eta alamena ematen zietenez, kasua berrirekitzearen plantak egiten zituzten. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 93. orr.
Kristoren alamena eman nioan. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 87. orr.
Beti ari dituk ezagutzen ez dugun, inoiz ikusi ez dugun eta bost axola zaigun jende berriaz alamena ematen. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 54. orr.
alamena eman (3); alamena ematen (6); alamena ematera (3)