Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alajainkoa interj zina, arnegua, desira edo harridura adierazteko erabiltzen den hitza. ik alajaina.

Alajainkoa! Zein mardo eta freskoa, zein dotore eta distiratsua!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 90. orr.

Alajainkoa! Non sartu zara Elpides? Zer dira edari zital urrina dakarten hedoi dorpe hauek?  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 110. orr.

Mutil ona da Darby, alajainkoa!, zirin hutsa kontrakoa liokeena, eta gu jende gisatsuak gara, demonio!  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 145. orr.

Hamar mila liburu, nik irakurriak denak, alajainkoa!  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 71. orr.

Banuen zerbaiten premia alajainkoa!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 14. orr.

Hori degenerazioaren mukurua da, alajainkoa!  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 150. orr.

Eta bost militar nafartar gogorren fusilaketa burutu eta astebetera (astebetera, bai, alajainkoa!), otsailaren 25ean, Madrileko gobernuak ordainduta, sasi-bulego bitxi bat zabaldu zen Baionan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 198. orr.

Ertzainak nagusi kalean, alajainkoa!  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 9. orr.

Alajainkoa, jauna, ederki emana, doinu onez eta taxu egokiz.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 101. orr.

Natural-natural aritu natzaio hizketan, alajainkoa.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 29. orr.

Gauerako ez badinat mahai gainean dirua jartzen, alajainkoa, nigatik badaukan Weinerrekin joatea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 504. orr.

Egunkaria bola bat eginez tolestu dut, nire behatzak egunkariaren gainean gogorturik; tinta usaina, alajainkoa, nolako bizitasunez existitzen diren gaur gauzak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 171. orr.

Eta, Alajainkoa eta nire arima, gezurretan ari da.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 26. orr.

Orain, erruz kostata, alajainkoa, bizitzeko garaia heldu zait.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 32. orr.

Ez, alajainkoa, zu haren ondoan egon zinen, gizona bezala!  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 195. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alajainkoa eta (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus