Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alajaina (orobat alajaiña g.er.) interj mirespena edo harridura adierazteko erabiltzen den hitza, alajainkoa-ren leungarria.

-Alajaina -bota zuen Léak, gehiegizko muzin batez-.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 370. orr.

-Bai, alajaina -ekin zion Anastasie andereñoak-, lehengoan Abade jaunak Rosencroix abade jaunari esan zion infernuko kondenatu bat dela; piztiak adoratzen dituela, Lutero bezalakoxe gorrotagarria omen den Pitagoras-edo baten antzera.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 74. orr.

Ez, alajaina; Adela zuhurregia eta orekatuegia zen, haren osotasun hura itxura huts izateko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 172. orr.

Ez bainintzen isilik eta apal-apal burua makurtzen duten horietakoa, ez alajaina.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 78. orr.

Ondo eman zigun alamena bi hilabete haietan, alajaina.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 9. orr.

Alajaina, handia da hura benetan! -Forma batzuk oso deigarri zitzaizkion-.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 127. orr.

Alajaina, hain din bere gure adin honek arrastotik harago jotzea geure aburuetan, nola gauza arrunta baita gaztegoarengan aski zentzu ez izatea.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 75. orr.

-Ustekabeko deia, alajaina, hirea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 330. orr.

Xrekin topo egin dut Saint-Lazare geltokiaren aurrean, eta saiatu da, alajaina, nire atsegina lardaskatzen, frogatu nahi baitzidan nire soingainekoa irekiegia dela paparrean eta beste botoi bat erantsi beharko niokeela.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 47. orr.

-Egia biribila, alajaina, Blount jauna, nik ere banuen neurri horien berri, eta, sinets iezadazu, nire lehengusina maiteak zer edo zer jakingo du bihar kontu horietaz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 36. orr.

Bere pottokan ibiltzera atera zen, zaldiak bota egin zuen eta, nork lagundu zion? Von Freische baroiak berak alajaina.-Oso adeitsua eta atsegina da -jarraitu zuen Txitxikovek-; eta esku-trebea, alajaina!  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 22. orr.

Kota-uztaian zut, bekokia urdin eta luma-muturrak gorri; huraxe bai ikur biribila, alajaina, teknikolorezko estatubatuar filmen aurkezpen-fotogrametarako.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 195. orr.

Kasualitate hutsa izan zen aurkikundea ere: nire lagun Joachim -zeinaren batere berririk ez nuela bai baitziren gutxienez hogei bat urte-, gizon hark, ezaguna ez ezik, anaia zuela, alajaina.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 32. orr.

-Ez nekian horren aurrera henbilenik; Durrutiren hurrengoarekin, alajaina!  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 35. orr.

Arazoa ez zen nolanahikoa, alajaina!  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 146. orr.

Arrazoiketaren konklusio razional posible batzuk aldeaurrez kriminalak dira alajaina!  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 89. orr.

Fina emakumea; fin-fina, alajaina!  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 65. orr.

Ezer gertatuko ez balitzaie bezala, alajaina!  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 87. orr.

Harro zegoen bere ideiaz: irudi geometrikoak margolanen gisa aurkeztea, alajaina!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 38. orr.

-Nola aldatu diren gauzak, alajaina! -esan zuen izeba Emilyk.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 152. orr.

Inongo herritan jaio ez eta hiriburuan hil, alajaina!: liburuaren historia unibertsalean sartzeko moduko alea eta beste inon ikusi ez dena, segurutik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 253. orr.

Gazteak, badakizu: egonarri gutxi dute eta kemena gainezka: neurririk ez, alajaina.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 93. orr.

Branka horrexen tamaina // ez da broma, alajaina!  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 243. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ez alajaina (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus