Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alaitzaile (orobat alaitzale) 1 iz alaitzen duen pertsona.

Asteart aratsean zikiro jate, ezin hobea gazteriak nasaiki zerbitzatuz, Panpi Portugal bere lagunekin, alaitzaile paregabeak guziak xoratzen gintuela.  Herria   2002-08-08

Denek batean emaiten genituen, noiztenka agertzen zirela ere beste alaitzaile batzuk, hala nola Orbaizetako Urtzi trikititxalariak, beren nota airosekin.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 214. orr.

Panpi Portugal eta Kiki Bordatxo alaitzaileekin.  Herria   2002-07-18

Igandean ekainaren 10 ean: 10.30 etan meza kaperan 13 etan bazkaria oihalezko aterbe azpian, UGUTZ eta Bidekoak alaitzale.  Herria   2001-06-07

Goresmenak gazteria alaitzale on eta sanoari eta berriz arte.  Herria   2004-10-28

2 izond alaitzen duena.

Kantuetara berriz jiteko, hor genuen, bazterren alaitzaile, Jean Michel Bedaxagar xuberotar kantari famatua.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 214. orr.

Meza ederra korala alaitzaile, ainitz adixkidez inguraturik.  Herria   2001-08-09

Tokiko langileak laguntzaile eta alaitzale, guziz zoriontsua iragan da egun hori.  Herria   2001-10-04

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus