Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alaitsu 1 izond alaitasunez betea.

Elkarrizketaren aurreneko minututik iruditzen zitzaien nonbait eta noizbait ezagutu zutela, antzina-antzinako haurtzaroan, aitaren etxean, jai alaitsu batean, ume-tropelaren jolas alaien artean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 388. orr.

Bai aste huntan ere berri alaitsua, Maider Salles eta Raphael Aguerre bikoteak egin baitiote ongi etorri lehen haur alabari.  Herria   2004-11-25

Ezertxo ere ez zen falta: musika, aberriratzen ziren mutilentzat martxa alaitsuak, baita ohorezko danborradak ere eroritakoen omenez.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 23. orr.

Etxetik urruti zeudela zakur ttipiaren zaunka alaitsuak entzun zituzten.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 150. orr.

Charliek eta biok gutun alaitsuak idazten genituen etxera -Charlieren gutunik gehienak Mollyrentzat ziren, eta nire guztiak amarentzat eta Big Joerentzat-.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 113. orr.

Bart, gau izartsu, narean inork galdetu izan baligu ea gaur Eguzki alaitsu hau irtengo ote zen, gure erantzuna, zalantzarik gabe, izango zen: ez dakigu baina baietz dirudi.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 45. orr.

Eguerditan, 500 bazkaltiar bildu dira, betiko giro alaitsuan.  Herria   2005-10-06

Nongoa zara? -galdetu zion amonak Txon jaunari, doinu alaitsuz.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 44. orr.

Gosea pasatzen omen genuen -nik neuk oroipenik alaitsuenak baino ez ditut ene Zegamako haurtzarotik-, baina propagandak Valentziako arroza jan behar zela esaten zuen, arraza indartzeko.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 272. orr.

"Alaitsua" zela dio, eta "ipurtarin samarra".  Berria - Euskal Herria   2004-02-03

2 (adizlagun gisa)

Sendatu berriek ohi dutenez, alaitsu irten zen kalera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 307. orr.

-Afaria! -oihukatu zuen alaitsu Weldon andreak, zutik jartzen zelarik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 138. orr.

-Orduan -esan zion Gabrielek alaitsu-, edozein egunetan zure ezkontzara joan beharko dugu, egun hauetakoren batean zure mutilarekin ezkonduko zara eta.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 264. orr.

Probintziaren erdia dotore jantzitrik eta alaitsu paseatzen da zuhaitzen azpian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 180. orr.

Jansonek lasai eta are alaitsu igaro zuen arratsalde osoa.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 37. orr.

Etxeko nagusia pozik eta alaitsu egoten zen beti; haren itxura ikusirik, jaun aberatsa zela esan zitekeen; esne-mamitan eta oparo bizi den gizonaren ibilera zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 485. orr.

Gregoryk baietz erantzun zion eta "maitemintzen ari zaren seinaleak dira horiek" erantsi zuen alaitsu.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 166. orr.

Ohi baino alaitsuago mintzatu da ELAko ordezkari Emilio Urreta Sestaoko ontziolari buruz.  Berria - Ekonomia   2004-01-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alaitsu eta (4); eta alaitsu (4); eta alaitsua (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus