Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jainkoa izpiritua da eta izpirituaren dohainak dira maitasuna, bakea eta alaitasuna. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 20. orr.
Latinez ez al zaio laetamen esaten simaurrari, hots, "alaitasuna"?; hala irakatsi zidaten batxilergoan, hala izan zen Virgiliorentzat, eta hala gertatzen zen ostera ere niretzat. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 239. orr.
Jar zaitez zeure ondare duzun herriaren alde, eta bihur ezazu alaitasun gure atsekabea. Elizen arteko biblia EstGr 203,10
Badakizu izatez ez naizela batere alaia, eta hemen egitekoa dugun bizimoldea ez da alaitasun hori areagotzeko egina. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 149. orr.
Haien dolua alaitasun bihurtuko dut, atsekabearen ondoren kontsolatu eta alaituko. Elizen arteko biblia Jr 31,13
Gaixotasunaren ondorioz, ematen zuen bazuela harritzeko moduko bizkortasun berezi bat: alaitasun, sormen, tolesgabetasun, narotasun bat, beste gaixoei, eta orobat gainerako guztioi, zoragarria iruditzen zitzaiguna dosi txikitan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 74. orr.
Bekatu egitea gauza ederra baita, eta bikotean gozoago, soinu txikiaren kontrako amorru honek berak salatzen du, ordea, euskaldun xehek maite zuela kondenaziozko tresnaren alaitasuna. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 16. orr.
Poztasunaren afektua, Izpirituari eta Gorputzari batera dagokienean, Kilika edo Alaitasuna deitzen dut; eta Tristuraren afektua, berriz, Oinazea edo Malenkonia. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 259. orr.
Sentimendu nahasiak irribarre faltsu bat eragiten dit ezpainetan, tristura eta alaitasuna batera, eta beldurra ere bai agian. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 7. orr.
Pertsona hauek asko zaindu behar dituzte beren buruak, beren alaitasuna hazten delako barruan eta gainez egiten duelako, ardi berriak upeletan irakiten duen eran. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 117. orr.
Jainkoa izpiritua da eta izpirituaren dohainak dira maitasuna, bakea eta alaitasuna. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 20. orr.
Behar bezain luze jasaten du eramanpen handikoak, eta gero alaitasuna itzultzen zaio berriro. Elizen arteko biblia Si 1,23
Miragarri hauen maitasun-begirada garbiak gainezka eginarazten dio bihotzari, halako atseginez, non bere gorputz ahulak ez baitezake barruan gorde gertakari ikusgarrietan lehertzen den alaitasuna. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 89. orr.
Joan dira soroetatik poza eta alaitasuna; mahastietan ez da gehiago oihu eta kantarik. Elizen arteko biblia Is 16,10
Alaitasuna pobretasunean eta sufrimenduan; gauzen ukapena eta sorkari guztiekiko hurbiltasuna. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 46. orr.
Bihotzeko pozak bizia ematen dio gizakiari, eta alaitasunak bizitza luzatzen. Elizen arteko biblia Si 30,22
Argiak kolorea esan nahi baitu, eta koloreak alaitasuna, eta alaitasunak bizitza. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 107. orr.
Bata penak eta desilusioak belztua da, bestea alaitasunak eta aberastasunak argitua. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 155. orr.
Jende alai gehiegi agertzen da, alaitasunaren plusbalia arraro bat dago telebistako pantailan. Pako Aristi «Note book», 2005 - 145. orr.
Elkarren ondoan, bi andreek ilunaren eta argiaren irudia osatzen zuten, tristeziaren eta alaitasunaren enblema moduko bat. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 31. orr.
Imajina dezakezue soinu haren bizitasuna, alaitasuna eta grazia nolakoak izango ziren aste osoa musikarik entzun gabe pasa zuten gazte haientzat? Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 26. orr.
Bizitzarekin onezkoak egin dituen jakitea, gizakien gizakiekiko jakiteak ezinbestez izan behar du alaitasunaren adierazpenik sakonena. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 8. orr.
Pobretasuna alaitasunarekin batera non, / gutiziarik eta diru-goserik ez han. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 199. orr.
Ortzirale aratsean zikiro jatea alaitasunean. Herria 2003-07-10
Areago hurbiltzean, aurrena harriduraz, gero alaitasunez, hitz bat osatzen zutela egiztatu zuen: [...]. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 106. orr.
Egia esaten dizuet, anaia eta adiskide maiteok: zuen hitzak entzuten hasi orduko, alaitasunez bete naiz, pozez gainezka nago. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 918. orr.
Kezka eta estutasun guztiak aienatu ziren, gorputz nekatua iluntasunean deuseztatu zen, eta gogamen alaitasunez unatuak lasai sortzen zituen irudi distiratsuak, kolorez eta baretasun isilez beteak. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 67. orr.
Itxaropen-iturri den Jainkoak alaitasunez eta bakez bete dezala zuen fedea. Elizen arteko biblia Erm 15,13
Kutxa erregistratzaileak alaitasunezko hots bat egin zuen, dirua jasotzeak poz handia eman balio bezala. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 127. orr.
Halako batean, erasotzaileetako batek alaitasunezko oihu bat egin zuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 250. orr.
Poz bizia sortu diezu, alaitasun handia eman. Elizen arteko biblia Is 9,2
Garai hartan ederresten nuen hitz batekin esanda, agerpen hura inefablea izan zen niretzat, eta alaitasun berezi bat eman zidan, haurtzaroko oroitzapenekin eta paisaia gozo batekin lotutakoa. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 19. orr.
Alexandrek koloso baten alaitasun eder benetakoa zuen, haur handi zoriontsu baten antza. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 165. orr.
Alaitasun lauso baina neurrigabe eta ausart baten sentipena. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 86. orr.
Galdera horiek optimismoaren, esperantzaren eta alaitasun lasaiaren ustela salatzen dute. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 134. orr.
Egiazko alaitasun espirituala besarkatzen zuen bitartean, arretaz egiten zion ihes alaitasun faltsuari, jakinik perfekziorako lagungarri dena sutsu maitatu behar dela eta arretaz baztertu kaltegarri dena. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 361. orr.
Wood seigarren urteko mutil garai eta indartsu bat zen eta, une hartan, begiak dir-dir zituen alaitasun ero batez. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 92. orr.
Zergatik poz hori, alaitasun sakon, ulertezin hori? Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 232. orr.
Horrela bada, neguak ere ustekabean amaitua zirudielako ere bai, inauteri azken eguna zalapartaz eta alaitasun urduriz beteta zegoen. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 203. orr.
Une hartan atea sentitu genuen eta Annette sartu zen alaitasun iskanbilatsuz. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 143. orr.
Iritsi ziren denak hirira, eta alaitasun eta bozkario handiz gorputz txit santua leku sakratuan ezarri zuten, ordutik aurrera sakratuago bihurtu zen lekuan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 258. orr.
Jainkoak eta bere aingeruek, beren eraginaldietan, zinezko alaitasuna eta poz espirituala ematen dute, etsaiak eragiten duen tristura eta asaldura oro uxatuz. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 193. orr.
Ezer gertatu ez balitz bezala hasi zitzaidan hizketan, ohiko alaitasun eta axolagabekeriaz. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 112. orr.
Delako alaitasun edo lasaitasun hori, beranduko helenismoaren garaiko "alaitasun grekoa", ezin ote liteke izan gainbeheraren, nekearen, eritasunaren seinale?, arrats-apaleko argi gorri ilaunaren pare? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 133. orr.
Paristarren bizimoduaren alaitasun natural-naturalak bete-betean liluratu ninduen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 297. orr.
Agian berdin iraganen dire Ihauteriak betiko alaitasunean. Herria 2004-01-29
Bi zati horietako batean nire kanporako alaitasuna dago, nire txantxak eta barreak, nire bizipoza, eta batez ere gauzak ikuspegi arinenetik hartzeko modua. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 347. orr.
Poz-oihuka etorriko dira Sionera: amaigabeko alaitasuna haien aurpegian! Elizen arteko biblia Jr 31,12
Lau lagunek neurrigabeko alaitasuna eta espirituzko poz izugarria izan zuten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 469. orr.
", edo gezurrezko alaitasunez: "Beraz, nagusiak amore eman du!". Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 13. orr.
Itxurazko alaitasun batez begiak hasieratik erakartzen dituen urre koloreko berniz batez dago margoturik nire pipa. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 44. orr.
Kristauek hainbesterainoko poza aurkitu beharko lukete hemen, non barruko alaitasunez gainez egin behar luketen maitasunean eta eskerronean. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 38. orr.
Santua poztu egin zen, bihotz barrurainoko alaitasunez poztu ere, ikusiz Dama Pobretasunari azkenera arte leialtasuna gorde ziola. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 415. orr.
Aspaldiko ohidureri jarraikiz, aurtengo ihauteriek ere bete dute beren eginkizuna, alaitasunez beterik herri guzia, eta bildurik gazteria osoa, batasun anaikorrean. Herria 2004-02-26
"Alaitasunez eta harrotasunez" beteriko ekitaldia egingo dutela esan zuen San Gilek. Berria - Euskal Herria 2004-10-20
Burla-haizea, haien injenuidade mugagabeagatik, alaitasun apika itxurazko baina beti ageriagatik. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 40. orr.
Keinua hain txikia izan zen, eta apar geruza, berriz, hain ugaria, non neke izango baikenuke [...] zehatz-mehatz adierazten keinu hura alaitasun xumekoa izan zen edota etsipen maxkalekoa. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 54. orr.
-Ni, berriz, mutilzahar! -alaitasun nabarmen bortxatuaz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 43. orr.
Onorino atera banderarekin azaldu zenean, mutil guztiak bildu ziren ingurura, alaitasun oihuz. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 107. orr.
Gure martirien alaitasun-kantek printzearen kontrako atentatua ziruditen; martiri tituluak, haien espirituan, errebelde esan nahi zuen, eta ikaratu egin zituen magistratuak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 153. orr.
Alaitasun erakustaldiak debekatuta baitzeuden. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 216. orr.
Berriro gogoa pizteko bezala, alaitasun olde bitxi bat jabetu zen berriro neskez. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 207. orr.
Eguerdiko kanpai-hotsekin batera kaleak gulasch saltsaren usainez betetzen ziren, eta, orduan, adeitasun eta alaitasun sentimendu bat zerion guztiari, kaleak goraino betetzen eta bakea betiereko balitz bezala arimak erabat asetzen zituena. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 66. orr.
Inguru desolatuan alaitasun printzen eran lehertu ziren zaldi kolore bizi haiek. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 196. orr.
Arin eta erne sentitzen zen, eta axolagabe mintzatu zitzaion Maryri, harengandik alaitasun-izpiren bat jasoko zuelakoan ordainetan. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 206. orr.
Ihauteriak alaitasun-izurri arin bat bezala lehertu ziren negu hartan. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 65. orr.
Inork ez baitzuen alferrikako irribarreekin edo itxurazko alaitasun-agerpenekin bere kemena nabarmendu nahi. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 23. orr.
Hain aurpegi eta ahots komikoak jarri zituen, ezen garagardo beltz botilak alaitasun giro erabatekoan banatu baitziren. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 239. orr.
Gauza guztien gain agintzen duen Jainkoak, herri aukeratuaren suntsipen-eguna izango zena, alaitasun-egun bihurtu die. Elizen arteko biblia EstGr 205,21
Florent ohe ondoan esertzen zen, arrain azokaz solasean, alaitasun apur bat ekarri nahirik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 197. orr.
Emozio "bortitzak", bizirik irauteari dagozkionak, zenbaitetan estresetik urruti ez daudenak, eta "alerta eta kontzientzia magikora bihurtzeko jokaerak" dituztenak: beldurra, ezustea, berritasuna, gorputz-alaitasuna. Bizitzaren eta kristau-alaitasunaren oinarria barne-pobretasuna da, nor bererik ezer gabe apalki bizitzea, eta horixe da gizakiaren egiaren neurria. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 117. orr.
Ez al duzue ikusten kendu digutela janaria, falta direla poz-alaitasunak gure Jainkoaren etxean? Elizen arteko biblia Jl 1,16
Berebiziko poz-alaitasuna sentitzen zuen, ikusten baitzuen zein aurpegi onbera eta atseginez begiratzen zion neurrigabeko edertasuna zuen serafinak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 241. orr.
Nola errezatzen zuen Orduen liturgia eta espiritu-alaitasuna gordetzen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 633. orr.
Isilaraziko ditut lurralde honetan, zuen begi-bistan, zuen egunetan, poz-alaitasunezko oihuak, senar-emaztegaien kantuak. Elizen arteko biblia Jr 16,9
alaitasun eta (21); alaitasun eta omore (3); alaitasun handia (7); alaitasun handian (3); alaitasun handiz (16); alaitasun hau (3); alaitasun hoberenean (6); alaitasun hori (6); alaitasun osoan (3); alaitasuna adierazteko (4); alaitasuna emanen (5); alaitasuna emanen dute (3); alaitasuna ere (3); alaitasuna eta (22); alaitasuna ez (5); alaitasuna izango (5); alaitasuna zen (3); alaitasuna zen nagusi (3); alaitasunak eta (3); alaitasunez bete (4); alaitasunez beterik (3); alaitasunez eta (10); alaitasunez gainezka (3); alaitasunezko koroa (3); alaitasunezko oihu (3); alaitasunezko oihu bat (3); alaitasunezko oihuak (5); alaitasunezko oihuak eta (3); baten alaitasun (3); da alaitasun (11); den alaitasuna (3); dute alaitasun (3); espiritu alaitasuna (6); eta alaitasun (46); eta alaitasun handiz (7); eta alaitasuna (39); eta alaitasuna izango (4); eta alaitasunak (5); eta alaitasunaren (9); eta alaitasunean (3); eta alaitasunez (13); eta alaitasunezko (6); eta kanpoko alaitasun (3); halako alaitasun (4); izan da alaitasun (3); izanen da alaitasun (3); kanpoko alaitasun (4); kanpoko espiritu alaitasuna (3); poz alaitasunezko (5); poz alaitasunezko oihuak (5); poz eta alaitasun (6); poza eta alaitasuna (7); zoriona eta alaitasuna (3)