Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abertitu, aberti(tu), abertitzen du ad ohartarazi, jakinarazi.

Gauza bat esan behar dizut, atzo ahaztu zitzaidan abertitzea: mutil hori ez da Krapotkinen semea, P. konde frantsesaren semea da.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 60. orr.

Harrotzen dituzte bazterrak, lehenik autoetan jinez eta bixtan da abertitzen dutela hor direla beren tuta eta arrabotsekin.  Herria   2004-02-19

Honek gero auzoak banaka abisatzen zituen, gaua apaltzean alargunaren edo amaren sukaldera heltzeko erranez: "haur gaixoa, gaur "proëlla" bada zurean! "Familiak orduan penn-brao aldeko mahaian mihise zuria hedatzen zuen, apezaren abertitzera norbait igorriz.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 96. orr.

-Mentsa haiz ala? -ahoskatu zuen Txokok-, abertitu gaituk.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 40. orr.

Aitortu behar da, idazleak kritikoen beharretan direla, kritikoak zubiak baitira idazlearen eta irakurle abertituaren artean.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 159. orr.

Abertituak dira hauk ere nola ari behar duten, gorago erranak izan direnen ondotik.  Herria   2001-05-17

Nik ez nuen norengan fidatu, ez ikasia eta ez abertitua nintzen, eskarmenturik gabea eta ezjakina: halaxe jaurti nintzen nire patuaren amildegira.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 18. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus