Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jaunaren Espiritua gainera etorri zitzaiolarik, korrika joan zen toki hartara, eta, txoriak alaiki agurtu ondoren, isilik egoteko agindu zien, Jaunaren hitza arretaz entzuteko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 897. orr.
Uniforme gris-urdinez jantzirik, hiruzpalau guarda ari ziren elkarrekin alaiki mintzatzen, erdi irriz. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 160. orr.
Turismo iragarki zaharrak, modaz kanpoko aldizkariak, telefono zenbaki zaharkituak... alaiki botatzen ari nintzen eskuetara zetorkidan guztia zabor-poltsa handien barrura. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 80. orr.
Egun hura urtero alaiki ospatzeko agindu zuen Simonek. Elizen arteko biblia 1 M 13,52
Jauzi eginez jaitsi eta alaiki saltoka hasi zen hankei gora eta behera etengabe eraginez eta, aldi berean, gona belaunetaraino altxatuz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 60. orr.
Nork berea jarrai dezala, alaiki eta seguru bere forma indibidualari buruz, zeren, den gauzarik altuena izaki, inon ez bezala hartu behar baitira kontuan poesian indibidualtasunaren eskubideak. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 151. orr.
Barrez hasi zen, ozen eta alaiki, eta berak, izuturik, neurririk gabeko alaitasun basatia ikusi zion aurpegian. biraturik zeukan aulkia, Delacour andereñoaren aurrez aurre egoteko, eta eskuineko hanka ezkerreko belaun gainera alaiki emanda. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 126. orr.
Berdin-berdin dio -Liviak umoretsu eta alaiki-. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 88. orr.
Etxekoandreak, ostalariak, alabak eta Maritornesek, Don Kijote eta Santxo zetozela ikusi zutenean, bidera irten zitzaizkien beren poza bizi-bizi agertuaz, eta, alaiki baina errespetu handian, agur-erantzun zien honek; eta, aurreko hartan baino etzangu hobea eratzeko. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 74. orr.
Lanparatxo elektrikoen argi itsugarria alaiki hedatzen zen bazter guztietara. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 200. orr.
Badakizu zer egingo dudan hurrena, hor gora joaten garenean? -esan nion alaiki-. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 184. orr.
Nonahi dela, poz argitsu bat alaiki eta bizkor igaroko da gure bizitza bilbatzen duten atsekabe ugarien artetik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 139. orr.
alaiki eta (3); eta alaiki (9)