Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esango lioke, jendea aurkitzen dudanean, lagunak edo ezagunak, ba, ni ikusteak poza ematen diela sumatzea haien aurpegietan, nire presentzia alaigarria dela haientzat. Pako Aristi «Note book», 2005 - 143. orr.
Sagar-pastela bukatu zutenerako, sorginkeria alaigarrien eragina desagertuz zihoakien. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 239. orr.
Begitarte gozoa jarri zuen, gozoegia aukeran, hala nola izaten baita gozoegia mediku antzetsuak, gaixoari alaigarri izango zaiolakoan, neurririk gabe eztitzen duen edabea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 51. orr.
Ostolazarekin egon eta gero zoragarria iruditu zitzaion kutsadurak higituriko gainaldea, alaigarria kaleko zarata eta lasaigarria jendearen joan-etorri zoroa. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 35. orr.
Ez zeukan beste alaigarririk sabaitik jaitsi eta bere argi estalki handia mahaiaren gainean hedatzen zuen kobrezko lanpara baten distira baizik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 86. orr.
Tokiko fruitu eta baratzekiak, Idiazabalgo gazta, hango ardilatxarena, abere feriak eta horra zerekin dute alde batetik jendea berotu, gainerateko alaigarriak ahantzi gabe, soinu dantza eta garagar sagardoak zintzur eztarrietako. Herria 2001-09-13
Alkohola, aldartearen alaigarri eta bihotzaren pizgarri hori. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 86. orr.
Mirra, aloe eta kanela usaizkoak zure jantziak, harpa-soinua marfilezko jauregietan zure alaigarri. Elizen arteko biblia Sal 45,9
Bela zuri batzuk ageri ziren ur ederren alaigarri, eta eguzkiaren printzek milaka distira sortzen zituzten ur azalean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 125. orr.
Gau guzian Les Genêts taldea alaigarri karriketan. Herria 2001-06-21
Nahi ahala haragi fresko omen -ez bakarrik plater barnean-, eta halaber hauts xuria nasaiki, sudur zuloen alaigarri. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 345. orr.
Ozta-ozta baliatzen zitzaidan alaigarritzat Giulia aldameneko gelan sentitzea, ahots lausoz "udaberri dugu, esna zaitezte neskatilok" kantari. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 163. orr.