Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Alafede, Korpanoff jauna -esan zion Mikel Strogoffi-, nolako kinka larritik atera gaituzun! Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 159. orr.
-Alafede! -oihukatu du Axenariok, eta aldi berean, bigarren ukabilkada batez beste kristala apurtu du, indarrez-. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 89. orr.
Alafede, adiskide ederra, ez dakit gaizki irakurri edo gaizki ulertu dudan hala zure gutuna. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 459. orr.
Alafede, egiteko eskatu hidana egiten ari nauk. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 74. orr.
Alafede, izan da esatekorik asko alde bietan; eta herriak ez dauka hobentzat tirabirara xaxatzea alderdiok. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 936. orr.
Alafede, ez; neurrira ekarriz gero karguak. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 70. orr.
-Alafede -esan zuen-, damatxo honentzako pieza eder bat, eta malenkoniaz ongi betea. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 118. orr.
-Bai, alafede; nire bihotza beste bati emana diot eta. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 28. orr.
Baina, ez dago, alafede, ñabardurarako lekurik egungo mundu ero eta polarizatu honetan. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 97. orr.
Neroni ere ongi pozik egon ohi naiz, alafede, gauza haiek entzuten. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 76. orr.
Ona, alafede, ateraldia. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 193. orr.
Gondorko Jaunak ez du beste gizakien asmoen bitarteko bihurtu behar, alafede, nobleetan nobleenak izanik ere. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 28. orr.
Eta ez da artzain on txarra, alafede, bere artegitxo unibertsalean ardi denak txuri-txuriak izatea lortzeko. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 136. orr.
Bazter primitibo eta larreko guztietan bezala, Pasaian neskak eta atsoak daude bakarrik, erran nahi baita, loreak eta.. -bila ezazue Ronsard-enean, alafede, eskas den elea. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 133. orr.
Guztiarekin ere, bizitzen saiatzen hasten da, alafede, osasunaz, jakitez-eta arduratu gabe. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 66. orr.
Eta ez zion deitu, ez, alafede!, Joanesek niri deitu zidan legez, belarrira, hots, neuk ez beste inork entzuteko moduan, denek entzuteko eran baino. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 327. orr.
Ingeles erakasleak aldiz, lehenagoko handikeria eta snobismoak bazterrera utzi ditu, alafede baietz! Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 87. orr.
Ondo erreko zaituzte, alafede! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 189. orr.
Haien adina zenbatesten nuen, batere eginkizun erraza ez, alafedea Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 117. orr.
Erreusitu genian alafede! Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 274. orr.
Damu dut, bihotz-bihotzez, iraindu bazaituztete; bihotz-bihotzez, alafede. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 64. orr.
Mistival Anderea: Hala dago bai, alafede! Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 289. orr.
Halako batean ere banuen nahikoa lasaitasun eta asti, basamortu oso bateko lasaitasuna, alafede. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 41. orr.
Hitza bete zuen, bai alafedea! Sara noiznahi aritzen baitzitzaion, orain egunkaria nahi nuke, orain laranja zumo bat, eta orain kamamila azukre pixka batekin... Eta Pantxike, Sararen esanetara. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 228. orr.
-Bai alafede - Santxok erantzun -, eta zaldun maiteminduren bat izan behar du noski. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 130. orr.
Emakume xelebrea genuen amona Sinforosa, eta nortasun handikoa, bai alafedea! Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 14. orr.
Aldagelatik irtetera nindoanean, ordea, jiratu eta halaxe esan nion: "Ez dizut huts egingo, ez alafedea!". Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 135. orr.