Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abaila (ETCn 353 agerraldi) 1 iz abiadura, oldarra.

Harreman hori suntsitzailea izaten da sarritan, baina, beste batzuetan, berriz, onuragarria izan daiteke, abaila eta espontaneitatea eman ditzake, eta modu harrigarri eta txundigarrian jokatzeko gaitasuna ere bai tarteka.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 92. orr.

Tourettedun askok atletismorako joera izaten dute, hein batez (susmatzekoa da) beren abaila eta zehaztasuna dela medio.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 108. orr.

Hamabi metro segundoko abailan.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 167. orr.

Malda-beheretan lehoi eme baten abailan botatzen zuen bere burua.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 81. orr.

Gero konpromiso batez oroitu zen, eta dena bertan behera utzirik halako abailan alde egin zuen handik, non bidean ikusi zutenei iruditu baitzitzaien sinetsi ezineko ziztuan zazpi herri zeharkatu zituen tximista luze ilun bat, atseden hartzeko ere inola ere gelditu nahi ez zuena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 245. orr.

Jazarraldi eroak, tiroketak, sute-txikizioak, mutilazio gogorrak eta heriotza-eszenak segundo batzuetan bene-benetako bihurtu, eta sekulako abailan pasatzen zaizkio gogamenetik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 111. orr.

Momentu hartan taxi bat pasatu zen haien aurretik eta Karolinek euritakoarekin keinu egin, geldiarazi, eta berehala helbide bat esan zion txoferrari eta konturatzerako Andreas taxi barrenean eserita zegoen Karolineren ondoan eta joan ahalako abailan zihoazen, hala iruditu zitzaion Andreasi.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 33. orr.

Globalizazioak hartu duen komunikazioaren abailak gizakia ordezkatu du.  Berria - Kultura   2004-11-10

Elkartze erraz hark indar eta adore emanda, abaila hartu eta bere borondatez hasi zen begiratzen inguruko auzora.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 330. orr.

Burua apal banabil, soa ene oinetakoen aintzinean finkatua: gudronean preso hartu legarrak laster doatzi ene gibelerat, abaila haundian.  Herria   2003-09-25

Intentsitate handiagoan, abaila handiagoan bizi haiz, zerbait ari zaik barruan erretzen, bihotzak beste modu batera egiten dik taupada, eta aldi berean dena berdin zaik.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 89. orr.

Pentsamenduak, burutazio diaboliko batek eraginik, abaila bizian zebilzkion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 339. orr.

Abaila bizian gindoazen, eta kanpoko irudiak, desitxuratuta, aurreko kristalean azaldu eta ezkerreko leihatilan galtzen nituen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 220. orr.

Zehaztasuna txundigarria zen, eta orobat marrazketa-abaila, marra-ekonomia eta marrazkien xarma eta estiloa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 202. orr.

Iheska joan zen arin-arin; ez zuen noski abaila-ziriak ere harrapatuko ondotik.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 149. orr.

2 abaila batean abaila bizian.

"Nik ez diat beharrik eta!", jaso zuen lurretik bizikleta lumazkoa balitz bezala, eta abaila batean urrundu zen handik, kantuz.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 30. orr.

3 abailan adlag abaila bizian.

Abailan joan zen seme-alabak jakinaren gainean jartzera.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 308. orr.

Ez zen izar bat ere ikusten, eta abailan zihoan trenaren bafadak halako gauza bero, bigun, abailgarri, itogarri bat botatzen zigun.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 211. orr.

Mina sentitu du berna-hezurrean gora igotzen; hala ere, lasterka jarraitu du, aurrena herren pixka bat eginez; gero, berotu denean, lehen bezala abailan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 226. orr.

Gero, jilbaba gorputz bustiaren gainean jantzi, eta abailan oldartu zen emaztearengana.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 292. orr.

Jazarraldi eroak, tiroketak, sute-txikizioak, mutilazio gogorrak eta heriotza-eszenak segundo batzuetan bene-benetako bihurtu, eta sekulako abailan pasatzen zaizkio gogamenetik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 111. orr.

Momentu hartan taxi bat pasatu zen haien aurretik eta Karolinek euritakoarekin keinu egin, geldiarazi, eta berehala helbide bat esan zion txoferrari eta konturatzerako Andreas taxi barrenean eserita zegoen Karolineren ondoan eta joan ahalako abailan zihoazen, hala iruditu zitzaion Andreasi, kale noiz ezagun noiz ezezagunetan barrena, Jainkoak daki nora!  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 33. orr.

4 abailetan adlag abaila bizian.

Eta gero behera joan ginen, abailetan, irristatuz eta murgilduz, eta, zorabioak hartuta, arrunt gaizkitu nintzen, mendi tontor handiren batetik behera ametsetan eroriko banintz bezala.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 70. orr.

Ikusmin handiarekin hasi zen partida; lehenengo jokaldiak abailetan eraman zituen Katxok, pilotak justu-justu marraren gainetik balak bezala boteaz.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 71. orr.

Bautistak gogor zigortu zituen zaldiak, eta kotxea abailetan abiatu zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 182. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abaila batean (6); abaila bizian (11); abaila eta (3); abaila handiagoan (3); abaila hartu (3); abailan joan (5); abailan joan zen (3); eta abaila (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus