Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alabatxo (orobat alabatxu g.er.) 1 iz adkor alaba txikia.

Han bada haurtzaindegi bat, eta bertan utz dezake alabatxoa, hilabete gutxiko umetxo bat.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 49. orr.

-Pozten naun, alabatxo -erantzun nion.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 263. orr.

-Zu al zara, alabatxo?  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 5. orr.

Zure idealaren arabera bizi ahal izango zara aurrerantzean, alabatxo: parasito baten antzera alegia, senarraren kontura.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 167. orr.

Modu onez, arren eta arren, alabatxoa ongi hartzeko eskatu nion.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 31. orr.

Malkuddi, Lakshmiren auzoko emakume batek bere hiru alabatxo salbatu zituen senarraren eta familiaren eskuetatik.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 77. orr.

Bere bi urteko alabatxoa hartu eta bere burua eta haurra erre zituen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 92. orr.

Eta ondo egin nahi du, txukun, bere alabatxoa izango denarentzat bailarako sehaskarik politena nahi du, eta berak egingo dio.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 156. orr.

Egia da handitu zaiola alabatxoa.  Herria   2003-01-14

Alabatxoak hitz labur-laburrez erantzuten dio, zotinka.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 125. orr.

Nire alabatxoak Ellen izango du izena, nire amak bezala.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 28. orr.

Alabatxoaren erruz aldendu zitzaion Camilla ospitaleko linbo usaintsu hartara, alabatxoaren erruz egon ohi zen orain egun osoan bere satinezko etzaulki abrikot-kolorean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 200. orr.

Zilan ipini zioten izena alabatxoari.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 37. orr.

Beriainen etxeko dobermanak bost urteko alabatxoari koska egin zion.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 80. orr.

Egun batean alabatxo gazteena eztarriko minez itzuli zen eskolatik.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 33. orr.

2 seme-alabatxo

Eta orain, Madrilera etortzen utzi behar al diogu hazitarako zezenko honi, gure lur sakratuaren bihotzera, beste ehun edo beste mila seme-alabatxo izan ditzan, nazionalismo baztertzailearen pozoia orotara zabaltzeko, "de tal Josu Ternera, tal torete semental"?  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 225. orr.

Zuei, seme-alabatxooi, diotsuet: Barkatu zaizkizue bekatuak Jesusen bitartez.  Elizen arteko biblia   1 J 2,12

Merkatariek beren seme-alabatxoentzat erosten dizkiote.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 132. orr.

Eta haurraren bazterketa eskatzen zuten, beren seme-alabatxoak izurriak jota gerta zitezkeelakoan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 252. orr.

PFR: Eta zure seme-alabatxoak?  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 59. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alabatxoaren erruz (3); bere alabatxoarekin (3); eta alabatxo (3); nire alabatxoa (4); seme alabatxoak (3); seme alabatxook (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus