Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
alabastro iz kaltzitaren aldaera den harri zuri eta zeharrargia, eskulturan eta ornamentazioan erabiltzen dena.
Horren ordez, Italiako Carraratik ekarritako alabastro zuriz egin zuten aurrealdea. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 253. orr.
Eskutik eskura pasatako alabastro hosto horiek dira esanguratsuenak. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 56. orr.
Kristo gure Jauna fariseu baten etxeko mahaian zegoen; eta Magdalena sartu zen, alabastro-ontzi bat bete ukendu zekarrela. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 163. orr.
Anitzetan, arratseko freskuran edo afalorduan terrazarat iltkitzen ginen, non baitzegoen alabastrozko mahai bat eta, han, kopa bat arno edateko ohitura izaiten genuen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 595. orr.