Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alabarda iz Erdi Aroko arma, lantzaren antzekoa, goiko muturrean ganibet moduko bat duena, alde bat zorrotza eta bestea ilargi erdiaren formakoa.

Trieste ere sartu zuten, Carola alderdikide eta Meharraren amoranteak ordezkatuta, Italiako banderaz jantzita eta alabarda bat zuela bere bular nabarmenaren gainean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 297. orr.

Hori egindakoan, alabarda bazter batean utzi, eta, bere zaldun-ordenaren arau zorrotzak zintzo betez, lo geratu zen berriro.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 259. orr.

Bitartean, gizon-emakumeek bazterrean utzi dituzte alkimisten sineskeriak, ehuleen ofizioak, belaontziak eta zalgurdiak, mosketeak eta alabardak.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 51. orr.

Tatariar haietako batzuek makila zuri bana zeramaten, eta alabarda itzel bana beste batzuek, zilarrezko eta urrezko hariz egindako borlekin apainduak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 305. orr.

Parisen, hiri katolikoa inon katolikorik bada, duela bortz egun, miliziakoek zati-zati eginen zuten, beren alabardekin, Kalbinoren alaba blasfemaria.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 17. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus