Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alabaorde iz ezkonlagunetako batekiko, besteak aurreko ezkontza batean izan duen alaba. ik alabaizun; ugazalaba.

Andrea asmak jota hil zenean, aurrezki guztiak utzi zizkion alabaordeari, hamar bat mila libera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 77. orr.

Aitaordekoaren eta alabaordekoaren arteko harremanak gero eta eztiago egin ziren, denbora joan ahala.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 37. orr.

Alabaordea dut -erantzun zuen Arizmendi jaunak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 110. orr.

Bitxia iruditu zitzaidan zein zuhurki saihesten zuen bere emaztearen eta alabaordearen izenak aipatzea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 296. orr.

Neba-arrebak uzkur ziren hasierako garai haietako borroka handietan alabaordea erdeinatu ere egin zuen gizon batengana laguntza eske jotzeko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 84. orr.

Enekoten alaba edo alabaorde ezkongabeetan etxean gelditzen zen zaharrena zen Sauvade.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 165. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus