Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ai, jaun André, ez dizut kontatuko zein arrai eta alegera sentitu nintzen alabantza haiekin, zeren kontaezina bailitzateke. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 386. orr.
Helburu ederra noski, goi-mailakoa eta alabantza handiak merezi dituena. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 85. orr.
Bisita haietan hainbat aldiz berak eta egunkariek "kreazioak" esaten zieten jantzi horien alabantza egin ondoren, lortu nuen Luteziaren eta nire artean bi izakiren artean promes baten, are promes solemne baten baliokide den konfiantza hori sortzea. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 129. orr.
Hain ziren soberakoak eta neurriz kanpokoak aitak dukeari eskaini zizkion alabantzak eta laudorioak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 151. orr.
Himnoak ausarki kantatu omen ziren eta ez denak Jainkoaren alabantzan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 267. orr.
Gizakien alabantzen bila gabiltza etengabe, gizaki besterik ez garelako, hain zuzen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 367. orr.
Ama, alabak bere kabuz ez ziola esango etsita, joan da behin mutilaren baserrira -mandaturen bat aitzakia zuela edo- eta harrapatu du mutila bakar antza eta hasi zaio alabaren alabantzatan: [...]. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 73. orr.
Herrian ezpata-dantza eta alabantza-oihuen artean hartu zituztela bueltatu zirenean. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 23. orr.