Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
alabaizun (orobat alaizun g.er.) iz alabaordea, ugazalaba.
Alaba, edo ebidentzia; alabaizuna, edo zeharkako jarduna. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 262. orr.
Alabaizunez betea dago Europako ipuingintza tradizionala. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 263. orr.
Suaren berorik gabe, nola imajina dezakezu alabaizun bat, ez bada elurra bezain zuri, argizaria bezain zurbil, kandela-metxa bezain dardarati? Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 263. orr.