Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alabaina (orobat alaina g,er.) 1 junt hala ere; bada, izan ere. (perpaus hasieran)

Alabaina, tristurazko etxe hartantxe eman behar nituen aste batzuk.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 32. orr.

Alabaina, eta bigarrena da, autonomia gehitzeak ez du esan nahi independente bihurtzen denik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 20. orr.

Alabaina, komeniko litzateke jakitea nor izan zen Lisboako egunsenti hartako almuedanoaren iratzartzearen pasadizoa idatzi zuena.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 35. orr.

Carlos Barralek eman behar zion espainierara egindako itzulpenaren alea; alabaina, zentsura frankistak debekatua zuen liburu hori argitaratzea, eta Mexikon argitaratu beharko zuten.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 160. orr.

Alabaina, inork oina azpian hartzen badit, oinazea nik bakarrik senditzen dut.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 236. orr.

Alabaina, beldur naiz ez ote diren gizonaz ahaztuko.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 100. orr.

Alabaina, ez didazu zuk eraikiko etxea, zure erraietatik sortutako semeak baizik.  Elizen arteko biblia   1 Erg 8,19

Alabaina, pixontzia hustu eta jateko zerbait esku artean erabili bezain agudo, denetaz ahantzi nauk.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 27. orr.

Alabaina, hodeietarik erori nintzen, ikuskizuna bururatzera datorren operako jainko baten gisa.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 226. orr.

Alabaina, patuak berriro ere elkartu nahi izan zituen Baram eta Asad.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 162. orr.

Alabaina, nagusiak, setati eta erretxin, oihuka jarraitu zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 22. orr.

Alabaina, Pierre Chaunu-k 1959an zioen bezala, Kristobal Kolon eta Vasco da Gama ez ziren txinatarrak, eta merezi du gertaera horretan pixka batean luzatzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 15. orr.

Alabaina baziren lau irin eihera eta gainera oihalen tindatzeko okrea egiten zuen bat.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 61. orr.

Datak Baieztatzeko Artea deritzon liburuaren ikasbidearen arabera, Kristo ondorengo seiehun eta hogeita biko uztailaren hamaseian hasi zela baitaki, K. O. laburtzapena erabiltzen bada, ahaztu gabe, alabaina, ilargiak gobernatzen duela musulmanen urtea, eta eguzkiak gobernatzen duen kristauena baino laburragoa dela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 36. orr.

Alabaina, Robert Lopezek gogorarazten duenez 1971, ez industria, ez merkataritza eta finantzak, ez ziren sekula Erromatar Inperioan nabarmendu.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 23. orr.

Alabaina, baiezta dezakegu geometriaz esaten dena bertuteaz ere esan daitekeela?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 45. orr.

2 (bestelakoetan)

54 urteko hezurrek ez zituzten alabaina bidaiak eta kanbiamenduak behiala bezain ongi jasaten.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 20. orr.

Ugazaben asmoa, alabaina, 2003. urtean jakin zutela adierazi zuen.  Berria - Ekonomia   2006-01-20

Amak, alabaina, atsolutuki nahi baitzuen ehorzketarako elizkizuna gure herrian egina izan zedin.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 66. orr.

Nehork alabaina ez zuen sekula gure erako artzainik ikusi, ardika ibilki irratia edo liburu bat eskuan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 21. orr.

Min pixka bat eman dit, ez uste, lan hau egiteak, hots, Homeroren lan puska bati pusketak kendu beharrak, honako hau ez baita itzulpena, egokitzapena baizik, gazteei Homeroren kontaera hurbiltzeko egina; alabaina, gozamena askozaz ere handiagoa izan da.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 7. orr.

Rodasko legea merkataritzan oinarritutako errepublika batentzat egina zen; alabaina, nik uste dut merkataritza-legeak berak ere muga hau ezarriko zuela: alegia, semea merkataritzan hasi eta gero aitak egindako zorrek ez zutela eraginik izango semearen ondasunetan.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 20. orr.

Nola ahantz, alabaina, XVIII. mendean Joanes Etxeberri Sarakoak, "Euskal Herriko Gazteriari" egin zion dei gogoangarri hura?  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 26. orr.

Notarioa, alabaina, errazkeria horren guztiz kontra azaldu zen; legea lege da, betetzeko eginda dago eta dena hasieratik bukaerara lekukoen aurrean irakurri behar dela agintzen du.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 8. orr.

Durduzatu nauzu alabaina zure ametsetako andre horrekin.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 15. orr.

Hor ikusi dut alabaina, zer neke eta arta sainduz behar zaren arduratu eta zein gartsuki irakasten ahal diezun Jesu Kristo gure Jaunaren zerbitzatzea baizik ikasi nahi ez duten ikasleei.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 51. orr.

Saiatu naiz alabaina beharrezkoak iruditu zaizkidan gutunak baizik ez gordetzen, dela gertakariak ulertzeko, dela izaeren bilakaerarentzat.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 31. orr.

Oker zegoen, bai, zakurra animalia lohia izanik, mairuek ez zutela beren begibistan onartuko argudiatuko zuena, alabaina, onets daiteke etxeetatik kanpo edukiko zituztela, fereketatik kanpo, baita eltzekotik kanpo ere.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 90. orr.

Substantziaren izaerari dagokio, alabaina, haren atributu bakoitza bere baitarik ulertua izatea.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 47. orr.

Urak oheratzean ertzetan metatu hondakin kopurua ikusgarria zen alabaina.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 24. orr.

Uztaritzeko apezgaitegiak gutiz gehienan apezak ginituen erakasle, alabaina.  Herria   2001-09-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

alabaina eta (8); alabaina ez (19); alabaina nik (5); baita alabaina (8); da alabaina (12); dira alabaina (11); ditu alabaina (6); du alabaina (10); dute alabaina (7); eta alabaina (5); zen alabaina (15); zuen alabaina (12); zuten alabaina (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus