Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ala 1 junt galderetan eta zehar galderetan edo-ren ordez erabil daitekeen juntagailua.

Nongo "zalantzak" ordea? Elizgizonen zalantzak, herri-gizonenak ala gizaki ororenak?  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 19. orr.

Suak ala urak ala aireak?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 79. orr.

%30 materiaz osatua ote da (gehiena iluna), ala %29, ala %32? Galdera hauek azkenean zehazki erantzutea garrantzitsua da.  Berria - Gaiak   2006-03-30

-Zer da hori, G ala E?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 11. orr.

-Gehiago irakurtzen duzu frantsesez ala eskuaraz?  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 18. orr.

Eta 16 goizean zorionak ala doluminak eman behar nizkion galdetu nionean, bata zein bestea onartuko zituela erantzun zidan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 159. orr.

Lisboako futbolaren zaleak talde bitan banatzen dira, alegia, ala Sportingen alde, ala Benficaren alde.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 17. orr.

Eta ezin jakin Garbizu mintzo den, ala Seneka, ala Quevedo, ala Axular, ala guztiak eta bat bera.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 39. orr.

Gizona ez dela leku berean egoiten ahal, beti behar duela aurrera joan, zangoz ala kaskoz ala bihotzez, eta ahalaz hiru molde horiek bateratuz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 114. orr.

Gazte ala zahar, ezin erran.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 11. orr.

Ala etzi nahiago zenuke?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 45. orr.

Ala estatujabe eta munduko Nazio Batuen Elkarteko kide izanen diren haiek ere, ala estatugabe, ala beregain, ala besteen menpe, ala departamendu, ala eskualde, ala deus ez?  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 98. orr.

Beti zegoen orduantxe bertan egin beharreko zerbait, Ramsay andreak arrazoi jakinen batengatik berehala egitea erabakitako zerbait, nahiz denak berriketan aritu zutituta, orain bezala, erabaki ezinik erretzeko gelara joan, ala saloira, ala teilatupera.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 110. orr.

-Ezkerrekoa ala eskuinekoa izan, ez da munta, nire ustez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 104. orr.

Ezker tradizioak eta nazionalismoak zerikusirik ez dutela esan zuen eta, horren ondorioz, Maragallen jokabidea erratikoa izan dela, ez dagoelarik argi ala sozialista ala nazionalista den.  Berria - Euskal Herria   2006-02-03

Izan dadien prentsa, ala irratia, ala telebixta, denetan aipatzen zuten Jakes Haundiaren adina: 73 urte bete ditu joan den astean.  Herria   2005-12-08

Apezik eta elizkizunik gabe, nahi ala ez, jende ainitzen fedea ahuldu zen, kartsuenenek indar hartu baldin bazuten ere.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 13. orr.

Pauloren gutunetan gertatzen den bezala) ez da erraza hizki larriz ala xehez idatzi behar den erabakitzea, hau da, giza espirituaz ala Espiritu Santuaz ari den bereiztea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 61. orr.

-Ez dakit gauzaño bat behar dizudan erran ala ez.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 17. orr.

Ala bai?  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 239. orr.

Lehorrean ala ontzietan?  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 79. orr.

2 (errepikaturik) nahiz.

Ala dadin aberats ala pobrea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 29. orr.

Hots, ala Frantziak, ala Amerikar Estadu Batuek armamendu politika hori segitzen dute.  Herria   2005-05-19

Baigorriarrek ereman dute hau saratarren kontra, oraino etsitzekotan ez den Çuiburu batekin, hunek bakarrenak baititu lehen ere irabaziak ala Pasaka ala luzean.  Herria   2001-02-15

Jarrera bataren ala bestearen defentsak berekin zekarren jatorrizko bekatuaren hedapenaren auzi korapilatsuari soluzioa aurkitzea.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 18. orr.

Hazparneko bestetan ukan du pilotak berea aurten ere, ala plaza laxoan ala trinketean.  Herria   2001-07-05

Soldaduei ere eta beste jende arruntei debekatzen diegu, ala oinez, ala zaldiz, zezenekilako edo beste basabereekilako ikusgarrietan parte hartzea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 104. orr.

Alabainan, Ameriketa ezagutu ondoren, itzuli eta, zoin baino hobeki mintzatzen zituen ala kaskoina, ala frantsesa ala espanola.  Herria   2005-03-31

Hala zelarik, denak lotzen ziren finean beren egitekoari baina lan hura, ala egunekoa ala gauekoa, ez zen akigarria.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 69. orr.

Edozein elizaren ala herriren, Inperio, Erreinu edo beste karguren jabe direnei, zernahi izen izanik ere, ala haien elkartasunei ala erkidegoei, betiko gure lege oinarrizkoaren bitartez debekatzen eta eragozten diegu, erran orduko, eskumiku eta anatema zigorrez gaztigatzeko arriskupean ez dezaten eman nehongo beren probintzietan, ez hirietan, ez lurraldetan, ez gazteluetan, ez beste lekuetan zezenen edo basabereen lasterketak bezalako ikusgarririk egiteko baimenik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 103. orr.

Ondorioz, ala iragan denborari ala presentekoari ala gerokoari dagozkien gauzak kontingente bezala irudikatuko ditugu.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 211. orr.

Zinezko entziklopedia zelako fama zuen ala teologia, ala filosofia, ala literatura, ala musika, ala deretxo zibil eta Elizako deretxoan.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 55. orr.

Azienda mutuek ere, baita basapiztiek ere, hots ezberdinak eta askotarikoak jaulki ohi dituzte, beldurrak ala minak ala pozak jotzen dituenean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 367. orr.

Ekarpen hori konbentzionala da, kodetua, eta oso desberdina ere izan daiteke, argazkiak zer atzeman duen: iraupen bat, luzeagoa ala laburragoa, ala instantea deitzen dena [...] baina horren ezagutzak hor izan behar du beti.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 158. orr.

Baditugu bestalde asko lurralde Europan berean edo mundu zabalean, ez baitakite oraino zer zorte izanen duten bihar! Ala estatujabe eta munduko Nazio Batuen Elkarteko kide izanen diren haiek ere, ala estatugabe, ala beregain, ala besteen menpe, ala departamendu, ala eskualde, ala deus ez?  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 98. orr.

Uda ala negu, egunero, gauza bera egiten zuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 28. orr.

3 galdera baten azken osagai erretoriko gisa, hautakizunaren bigarren partea ezabatzen denean.

'Ez nauzu ezagutzen ala?' galdetu diot.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 18. orr.

Gaizkitzen ari haiz, ala? -irratilariak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 39. orr.

Zertan ari zarete hor? Erregearen aurka altxatu nahi duzue ala?  Elizen arteko biblia   Ne 2,19

Pitzatu egin zaik ala?  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 11. orr.

-Uste duzu -zu gizon bat baitzira- ainitz emazte maitatzen ahal direla bizian, ala?  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 9. orr.

-Hernando, lotan, ala?  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 62. orr.

Gaiztoari laguntzen eta Jaunaren etsaia adiskidetzat hartzen, ala? Eta hark erantzun: [...].  Elizen arteko biblia   2 Kro 19,2

Zergatik nahi duzue berriro entzun? Zuek ere haren ikasle izan nahi duzue ala?  Elizen arteko biblia   Jn 9,27

Zuhaitzen erabilgarritasuna fruituetan bakarrik eskaintzen zaio gizakiari, ala?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 70. orr.

-Kutunetan sinesten duzu, ala? -Bai eta ez.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 89. orr.

-Mediku zara, ala, Martin?  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 93. orr.

· Ala Inkisizioa ez zen, bada, halakoen bila ibili izaten, sorgin, sorgino, azti eta halakoen atzetik ibiltzen zen sukar berean?  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 16. orr.

4 zina, arnegua, desira edo harridura adierazteko erabiltzen den hitza.

-Ala zazpi infernuetako deabruak! -egin zuen aldarri.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 31. orr.

Horregatik -ala ni bizi! -Sodomarena bera gertatuko zaio Moabi, eta Gomorrarena amondarrei: sasiarte eta gatzaga eta hondamendi bihurtuko dira.  Elizen arteko biblia   So 2,9

Eliseok erantzun: -Ala Jauna, ala zu! Ez zaitut bakarrik utziko. Eta biak joan ziren.  Elizen arteko biblia   2 Sm 15,21

Itaik, ordea, ihardetsi zion erregeari: -Ala Jauna! Ala erregea, ene jauna!  Elizen arteko biblia   2 Sm 15,21

Ez nik horrelakorik, ala Jainkoa eta ala zu!  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 54. orr.

Ala Jainkoa, zirtzil horrek ere bazian ehiza bukaerako turutari itxarotea! ik alajainkoa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 122. orr.

5 ala brintxua interj

-Zorroa ez zidatek Erromatik betetzen, ala brintxua!  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 129. orr.

6 ala fede interj

Ala fede, jauna, nik ezetz. Ez edonolako tirita, ala fede.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 65. orr.

Ezta nik ere, jauna, ala fede.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 65. orr.

7 ala izan

Dena den, izan Jondoni Bixintxo bat ala izan bi, Bixintxo-besten fama ez doa ttipituz, ez neguan eta ez udan, izan Ziburun, Hendaian, Urruñan ala beste zenbait herritan...  Herria   2001-01-18

Izan daiteke, ordea, zergatik ez, susmatzen dugulako horixe dela benetan beharrezkoa, mundu honi zentzuren bat bilatzea handik edo hemendik, izan olioa mihise gainean ala izan hitzak paper gainean.  Berria - Kultura   2006-02-26

8 alde batera ala bestera

Alegia, atsekabeturik ala pozik nagoen, bertute bataren ala bestearen bila nabilen, neure burua alde batera ala bestera prestatu nahi dudan, kontenplatzen ari naizen gauzaz tristatu ala gozatu nahi dudan, azkenik gauza berezi batzuetan irrikarik bizienaz opa dudana eskatuz.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 121. orr.

Zeldan baino urrats gehiago egiten ahal ditut alde batera ala bestera... Aupa! Goazen aitzina! Bat bi hiru lau... bost sei zazpi... Zazpi zazpi zazpi... hirukiaren hiru aldeetan.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 42. orr.

9 arrautza ala oiloa

Aristoteles handiaren obra arretaz irakurri ez duenak baino ez dezake galdetu arrautza ala oiloa, biotan zein izan ote zen aurrena.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 46. orr.

10 aurpegia ala gurutzea

Aurpegia ala gurutzea?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 454. orr.

11 biak ala biak

Biak ala biak arnasestuka hasi ginen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 73. orr.

Biak ala biak oso talde indartsuak dira etxean, puntu gutxi galtzen dituztenak.  Berria - Kirola   2004-01-25

Biak ala biak ere, hala Ibrahim Farai nola Abas, hilik desio zituen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 342. orr.

-Bai -esan zuen-, John Loomis eta Matt, biak ala biak uztarri berean lotzeko modukoak ziren.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 69. orr.

Bi alaba izan zituzten, Marina eta Ada, bi alaba, biak ala biak erotzeraino maite zituztenak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 41. orr.

Bi gizon horietatik bata ingelesa zen, bestea frantsesa, biak ala biak tantai eta argalak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 30. orr.

Esan nahi baita biak ala biak pozik bizi zirela, eta konforme zeudela zutenarekin.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 55. orr.

Onartzen zuten beren autismoa, unibertsitatean biak ala biak ohartu baitziren bestea ere autista zela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 268. orr.

Hango argira beste bi gizon ikusi zituen Joanesek, esku handiak sutan berotzen biak ala biak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 28. orr.

Atzo, polizia etxetik pasatu ostean, aske utzi zituzten biak ala biak.  Berria - Ekonomia   2006-03-16

12 ezker ala eskuin

Ezker ala eskuin, askok egiten duten oharpena: alderdieri denetz baitezpada neren hautagaiaren hola hautatzea, hori alderdi baten egitekoa denetz… Hortaz ere bada eztabada frango ez idurika.  Herria   2005-12-08

Erreka bitan banatzen bada ere, urak erabakitzen duela, eta ez guk, ezker ala eskuin, nondik eramango gaituen.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 93. orr.

Mariaren esku batek -ezker ala eskuin ezin zehaztu mezulari gazteak- krabelin zuria bota zion Kopenhageko printzeari, baina loreak zalgurdiko kristala jo, eta lurrean geratu zen maspildurik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 248. orr.

13 gerta ala gerta

ala biak ala biak --, gerta ala gerta...  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 30. orr.

Gerta ala gerta!  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 147. orr.

14 goiz ala berandu (4 agerraldi, 3 liburu eta artikulu 1ean)

Goiz ala berandu Varela kapitainaren hiltzaileak hutsegite bat egingo du.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 68. orr.

Eta, egia esan, goiz ala berandu beti jasotzen zuen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 17. orr.

15 goiz ala berant (13 agerraldi, 5 liburu eta 3 artikulutan) goiz ala berandu.

-Goiz ala berant, denek ikasten diagu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 134. orr.

Eta badakit, goiz ala berant aitortu beharko diodala.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 192. orr.

16 hil ala bizi

Noizbait, Manex Laxaguek, ene aspaldiko lagun eta herritarrak, Eskualdun gudarietan 1792an sartu zena eta geroztik eni beti jarraiki zenak, atzeman ninduen, ez baitzuen bakerik hil ala bizi ni atzeman arte.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 139. orr.

Peevesen azpitik makurtuta, hil ala bizi hasi ziren lasterka, korridorearen bukaeran ate baten kontra jo arte... baina hura giltzaz itxita zegoen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 145. orr.

Ekin diote hil ala bizi, goitik behera harrika, harmaz, azkonez, lantzez eta asma ahala guzi tresnaz; eta atzenerako han gelditu dira napar guziak errausturik.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 135. orr.

Izan ere, amaren egoerak txarrera egin zuen, eta hala egon zen egun batzuetan, hil ala bizi, apendizitisak peritonitisa eragin ziolako.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 46. orr.

Hil ala bizi, independentzia du bere xede bakarra Barghontik palestinarrentzat.  Herria   2004-06-10

17 hil ala biziko

Perezek atzo gaineratu zuenez, talde ondo dago eta partida hil ala bizikoa balitz bezala zelairatuko direla.  Berria - Kirola   2006-04-01

Izan ere, ahanztea hil ala bizikoa daiteke munduko alderdi honetan.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 103. orr.

Irautea, hil ala biziko kontua.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 219. orr.

Castro, "Che", Cienfuegos... Baina gu mendietan ginen, eta guretzat ez zen batere erromantikoa izan, hil ala bizikoa izan zen!     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 256. orr.

Leirek, ordea, behin baino gehiagotan ikusi zuen hura egiten -gehienbat amak berea egitea lortzea hil ala biziko kontutzat jotzen zuenean, hau da, ia beti -, eta ez zen hargatik asko kezkatu.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 81. orr.

Basurtokoren seme nagusiarekin banuen konpondu beharreko auzia, hil ala bizikoa, hil ala bizikoa zenez.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 361. orr.

Haizeek eta euriek hazi indar galtze sentimenduaren ezabatzeko hartzekoa nuen arriskuaren saria zen, hil ala bizikoa.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 102. orr.

18 huts ala kausi

Gomita zerrenda bat biziki luzea lerrokatu eta, huts ala kausi gutunak igorri zituzten eta hona non Marc Philippe Daubresse egoitzetarako estatu idazkariak onartu duen jitea.  Herria   2004-09-02

19 kurutx ala pil (ETCn 18 agerraldi; orobat kutx ala pil ETCn 33 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian kutx ala pil agertzen da) adlag txanpon edo kideko bat airean bota eta zein aldetik eroriko den lurrera asmatzean datzan jokoan.

Kurutx ala pil.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 25. orr.

Kutx ala pil!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 151. orr.

Film bat ikusi behar eta, kutx ala pil, "Le silence des agneaux" hautatu nuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 130. orr.

20 kutx ala pil (ETCn 33 agerraldi; orobat kurutx ala pil ETCn 18 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian kutx ala pil agertzen da) adlag txanpon edo kideko bat airean bota eta zein aldetik eroriko den lurrera asmatzean datzan jokoan.

Kutx ala pil egin bezain pronto ikerlari lanetan jarria zen errioxarra.  Berria - Kirola   2004-03-16

Kutx ala pil!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 151. orr.

Film bat ikusi behar eta, kutx ala pil, "Le silence des agneaux" hautatu nuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 130. orr.

21 nahi ala ez nahitaez.

Joan beharko dute, nahi ala ez, Iruñera, hango militarren aitzinera, haien manueri jarraikitzeko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 160. orr.

Eta nahi ala ez hola gertatzen ari da.  Herria   2003-01-14

Bai, bizia arrunt desberdina denentzat eta, nahi ala ez, heldu zen bezala hartu behar...  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 100. orr.

Laborantza Ganbara, nahi ala ez, da frantses erakunde bat.  Herria   2005-02-10

Orain adituko zidan, nahi ala ez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 326. orr.

22 ogi ala ardo (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Adibidez, txanpon bat jaurtitzean, aukera bera dago ogi ala ardo ateratzeko, eta dado bat botatzean zenbaki guztiek dute irteteko aukera bera, hots, seitik bat, 1/6. ETC-zientzia, zuzenbidea   Matematikaren didaktika, Jaione Abaurrea / Aitzol Lasa, UEU, 2018

23 txotx ala motx egin bi txotx, luzea eta motza, erabiliz, zotz egin.

Eraso egin edo atzera egin zalantzan nagoenean, ez naiz zalantzan minutu bat ere egoten... txotx ala motx egiten dut.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 265. orr.

24 uda ala negu (12 agerraldi, 6 liburu eta 5 artikulutan; orobat uda nahiz negu, 2 agerraldi, 2 liburutan; uda zein negu 3 agerraldi, 3 liburutan; edo uda edo negu 2 agerraldi, 2 liburutan) adlag

Hirira jaisten zenean, uda ala negu izan, burutik oinetaraino oihal lodi eta koloredun batez estaltzen zen, mairuen gisara.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 92. orr.

Ni, aldiz, egunero, uda ala negu, iguzki ala euri, hotz ala bero, goizean eta arratsaldean, baietz bai!, promenaderat ateratzen nintzela.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 61. orr.

Sukaldeko leihoa zabalik izaten zuen beti, uda ala negu, egun ala gau.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 158. orr.

Errepidean, uda nahiz negu, beti izaten zen Rosatik Gruarora zebilen gurdi eta bizikleta joan-etorria.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 95. orr.

Karrikaz karrika uda zein negu, umeak atzetik zituela.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 97. orr.

Berdin diola, esan dit, uda edo negu.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 96. orr.

25 zotz ala motz egin bi zotz, luzea eta motza, erabiliz, zotz egin.

Eta ez zegoen zotz ala motz egiterik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 198. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus