Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

akzionista (ETCn 257 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian azkiodun agertzen da) iz akzioduna.

Astiazaranek Akzionisten Batzar Orokorra deitzeko eskaini zuen prentsaurrekoa, eta ezustean eman zuen hauteskunde deialdiaren berri.  Berria - Kirola   2004-12-10

Ez KASekin ez ETArekin inoiz harremanik ez duela izan adierazi zuen Elkorok, Iruin abokatuari erantzuterakoan, eta Egin-ekin sorreratik izandako harremanaren berri eman zuen: sorreran parte hartu zuela ehun mila pezeta jarriz, beste bederatzi bergararrekin batera milioi bateko akzioa osatu zutenez akzionisten batzarreko kide izan zela hasieratik, 1982tik Administrazio Kontseiluan sartu zela, eta 1994tik 1995era Kontseiluko presidente ere izan zela.  Berria - Harian   2005-11-29

Erosketa burutu baina lehen, ITPren akzionistak Senerrek eta SEPIk osatzen zuten Turbo 2000 sozietatea eta Rolls Royce ziren.  Berria - Ekonomia   2004-09-09

Halatan, enpresak zuzentzen dituztenen teknokraziaren interesak ez dira, nahitaez, akzionisten berdinak, eta horren ondorioz ohikoak izan dira negozioen munduan sona handiko istiluak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 177. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus