Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

akziodun iz sozietate anonimo bateko akzioak dituen pertsona edo enpresa.

COREBAn orai 82 langiletarik 76 akziodun dira, eta hala izan behar dutela uste dut.  Herria   2003-09-25

Kapital jaulkitzea gertatzen den une horretan enpresak behar zuen dirutza jasoko du, eta akzioak erosi dituztenak enpresako akziodun bihurtzen dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 221. orr.

Akziodunek ikusten zuten 20 milioi franko baditugula inguruko lantegietan ezarriak, horietatik 17 Euskal Herritik kanpo.  Herria   2001-08-02

Tira, nik akziodun aberatsa izateko zortea dudanez, bazkaltzera gonbidatuko haut.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 245. orr.

Ehun eta Larru Sintetikoak SL Lodzeko enpresako zuzendari nagusia da Ivan eta, garai batean, baita akziodun nagusia ere izan zen.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 28. orr.

Altadis (%2,3) da Aldeasaren akziodun nagusia (%30).  Berria - Ekonomia   2004-12-14

Besteak beste, A68 autobideko akziodun nagusia da Abertis.  Berria - Ekonomia   2006-01-27

Kontseilari ordezkariak Pixarren akzioen erdia duenez, Disneyko norbanako akziodun handiena bihurtuko da, eta administrazio kontseiluan eserlekua izango du.  Berria - Ekonomia   2006-01-26

Reala gipuzkoar akziodun txiki askorena izaten jarraitzea da helburua.  Berria - Kirola   2004-12-24

Akziodun publiko berrien sar arazteko arrazoin nagusia ez da dirua baizik eta Miarritze eta Hondarribiko aireportuen arteko lehiaketa hortarik ateratzea.  Herria   2005-06-09

BBVAko iturriek aurreratu zutenez, Sacyrrek jada bost postu eskatu ditu administrazio batzordean, akziodun ohiekin bat egin eta partaidetza osoaren %8 bildu duelako.  Berria - Ekonomia   2004-12-01

Orai artinoko akziodunek lehentasuna dute akzio berriak hartzerakoan, akziodun berriak baino lehen.  Herria   2001-09-27

Repsol YPF petrolio konpainiak Gas Naturalen bigarren akziodun izaten jarraituko du.  Berria - Ekonomia   2004-03-26

Gonzalezek, azkenik, eskerrak eman zizkien bankuko akziodunei eta bezeroei, "elkarrekin" egindako lanarengatik.  Berria - Ekonomia   2004-02-29

Alavesen Akziodunen Batzarra egin zen atzo Gasteizko Villasuso Jauregian.  Berria - Kirola   2006-01-31

Realak gaur Akziodunen Ezohiko Batzarra egingo du 19:00etan Donostiako Ioldi kiroldegian.  Berria - Kirola   2004-12-30

Akziodunen dibidendua puntu laurden igo eta balioko 0,4165 euro ordainduko dituztela jakinarazi zuen atzo Emilio Botin SCHko presidenteak.  Berria - Ekonomia   2006-02-09

300.000 akzio jarriko dira salgai, oraingo 9.671 akziodunei eta akziodun ez diren 19.593 bazkideei zuzenduta.  Berria - Kirola   2004-12-28

Oraclek espero du Peoplesoft erosteko operazioak beste zentimo bateko mozkinak emango dizkiela bere akziodunei, eta zortzi zentimotik gorakoa datorren urtetik aurrera.  Berria - Ekonomia   2004-12-14

Akziodunei ordaindu beharreko dibidendua erdira jaitsiko du.  Berria - Ekonomia   2006-02-08

Horien betekizun behinena akziodunen aurrean eta horiek burtsa-kotizazioetan dituzten interesei dagokienez erantzutea da.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 98. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus