Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Akzidenteak existitzen dira, eta horiek substantziaren ideiari erantsiriko nozioak dira, eta ez dago gorputz bat bera ere horrelakorik ez daukanik. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 203. orr.
Zerbaitek aldakuntzaren poderioz lortu edota gal dezakeen orori deitu ohi zaio akzidente. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 299. orr.
Jainkoaren bila zebiltzan arimak nola bereiziko zituzten erlijioaren funtsa eta bere akzidenteak? Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 113. orr.
Predikatua izan daiteke berezitasunen bati loturikoa, funtsezkoa edo esentziala izan gabe, akzidente bati dagokiona; adibidez, "Sokrates itsusia da" esaldian gertatu legez. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 51. orr.
Agerpenen arteko hartueman errealen kategoriei dagokienez, substantziaren kategoria bere akzidenteekin batera ez da egokia gertatzen ideia transzendental baterako. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 179. orr.
Ez dago substantzia eta akzidente besterik, eta forma fisikoak berak ere akzidenteak dira. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 210. orr.
Substantzia, Izpiritu unibertsala da, honen historia; herrien izpirituak haren akzidente aldakor iragankorrak baino ez dira. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 162. orr.
Honek esan nahi du adigaiok direla guk zerbait gauza gisa pentsatzeko baliabidea, eta beraz, handitasun determinatu edo kantitate gisa, substantzia edo akzidente gisa, kausa edo efektu gisa, elkarreragin osoan dauden substantzia gisa pentsatzeko baliabidea direla. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 9. orr.
Bide beretik diotenez, substantzia ezin bilaka daiteke akzidente, ez eta akzidentea substantzia ere, eta gorputz bat ezin sar daiteke beste gorputz baten barruan. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 212. orr.
Hipotesia honako hau da: ez dela beste izaki sentikorrik substantzia eta akzidenteaz besterik; erran nahi baitut, substantzia bakuna, hots, atomoa, beroni egozten zaizkion akzidenteekin batera. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 222. orr.
Agerpenen arteko hartueman errealen kategoriei dagokienez, substantziaren kategoria bere akzidenteekin batera ez da egokia gertatzen ideia transzendental baterako. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 179. orr.
Akzidentearen benetako nozioa honetan datza: ezin iraun dezakeela ez eta izaten jarraiki bi denboraz, hau da bi istantetan. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 205. orr.
Substantzia bakun batek biziaren akzidentea ez badauka, orduan nahitaez heriotzaren akzidentea eduki beharko du, elkarren aurkako azkzidente biren artean, edukitzaileak ezinbestean bat eduki behar duelako. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 204. orr.
Gauza jakina da existentzia existitzen denari helduriko akzidentea dela; horrexegatik, existitzen denaren "zertasuna"ren eranskina da. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 140. orr.
Horrela, nolabait esan, gorpuztasunaren gainetik igoarazi zuten, horregatik gorpuztasunaren zirkunstantzien gainetik goratu gabe, beroriek akzidenteak baitira, hau da, arimaren gaitasunak, hots, guztiak "nolakotasunak". Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 129. orr.
Denbora mugimenduaren akzidentea da, hura osatzen duena. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 127. orr.
Izan, lehen noziozkoa da atributua berak kalifikatzen duen subjektuaren esentzia ez bezalako zerbait dela, esentziaren nolabaiteko zirkunstantzia alegia, eta beraz, "akzidente" bat. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 123. orr.
Pertsona garaia dela, kolore zurikoa eta ile urdinak dituela, eta horrela haren akzidenteen bitartez aurkeztuko zenioke. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 109. orr.
Adimenaren bitartez bereizten da funtsezko atributua eta akzidentezkoa. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 214. orr.
Akzidente soil hori, hau da, higidura zirkularra -erran nahi baitut zeruko esferaren mugimendua-, ez da jaioa eta ezin da akzidente jaioen artean sailkatu behar. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 222. orr.
Forma, ordea, bere aldetik, betiere berez aktiboa eta akzidentez pasiboa da, Fisika liburuetan irakasten den bezala. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 77. orr.
Bere baitako kausa dela Jainkoa eta ez akzidentezkoa. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 67. orr.
Ezjakintasuna, haien aburuz, akzidente positiboa baita. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 209. orr.
Gurean konflikto biolentoa akzidente historiko bat da eta konflikto politikoa, ordea, beste akzidente historiko bat izanda ere, gatazka politikoaren konstantea da. Berria - Euskal Herria 2006-03-30
Akzidente bereizgarriak gal dezake bere existentzia, ez aldebanatuz, bai, ordea, aldakuntzaz. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 299. orr.
Emanak izan zaizkigun batasun guztien ezabapen sistematikoak bidea ematen digu, lehenik, enuntziatua berrezartzeko bere gertatzearen singulartasunean, eta erakusteko jarraitasun-eza akzidente handi horietako bat dela, faila bat eragiten duena historiaren geologian eta baita enuntziatuaren akto sinplean ere. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 35. orr.
Ezein akzidentek ez du inoiz errotuta dagoen subjektua gainditzen. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 304. orr.
Lehen akzidentea luma mugitzeko dudan borondatea da; bigarren akzidentea, bera mugitzeko daukadan ahalmena da; hirugarren akzidentea, giza mugimendua bera da, erran nahi baita, eskuaren mugimendua, eta, azkenik, laugarren akzidentea lumaren mugimendua. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 208. orr.
Akzidente bat baldin baduzu eta zure buruan odol isurtze bat baldin bada, memento batetako gertakariak bate ez dira enregistratuak izanen. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 224. orr.
Izan dut akzidente bat, auto akzidente bat, eta entseatu naiz gogoetatzerat berriz. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 224. orr.
Edo errekontruz, edo akzidentez zerbait galdu duenak badu gogoeta egiteko sobera asti. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 228. orr.
Bakoitzari bidean bere akzidenteak eta zirkunstantziak egokituko zaizkio, baina finean, ez dago beste ezer. Berria - Kultura 2004-11-25
akzidente bat (16); akzidente bat dela (3); akzidente batek (3); akzidente batzuk (3); akzidente gisa (3); akzidente guztiak (3); akzidente hori (4); akzidente horiek (3); akzidente mota (4); akzidentea da (4); akzidentea substantzia (3); akzidenteak dira (6); akzidenteak direla (3); akzidenteak ere (3); akzidenteak ez (6); beste akzidente (7); edo akzidente (4); eta akzidente (5); eta akzidenteak (4); eta akzidentez (3); halako akzidente (4); heriotzaren akzidentea (4); horren akzidente (3); sorturiko akzidentea (3)