Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bekatuak eta hauen ondorio diren zigorrak ez dira izakiak, izakien egoera akzidentalak baizik. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 162. orr.
Bereizkuntza honek Espainiako historian esentziala eta akzidentala banatzea ahalbidetzen dio; eta positiboa eta negatiboa. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 75. orr.
Santo Tomasek idazten du, kanpoko egintza handi guztiei, denik eta handienak direla, kanpoko egintza izatetik igarotzen ez diren bitartean, ez dagokiela sari akzidentala besterik. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 117. orr.
Hori duk istorio triste baina polit horren zatirik inportanteena, osterantzekoa akzidentala izan duk. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 113. orr.
Kasu akzidentalak, kasualitatezkoak, txiripaz proposizio egiazko suertatzen direnak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 107. orr.
Aipatu diren azterketa guztiei dagokienez, bera ez da euskarria edo substantzia akzidentala baino: azterketa logikoan izango da proposizioaren egitura atera eta definitu denean "geratzen" dena. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 99. orr.
Jatorrizko intentzioak bereizten ditu berezko funtzioa eta funtzio akzidentalak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 291. orr.
Aipatu testu horretan helburu nagusi bat zuen, hau da, gustuaren inguruan sorturiko desadostasunak jendeak dituen ezaugarri akzidentalek eragindakoak direla frogatzea. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 239. orr.