Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

akzesit (ETCn 19 agerraldi; orobat accesit, ETCn 108 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian accesit agertzen da) iz lehiaketa batean ematen den ordainsaria, sariak baino maila apalagokoa.

Debarrik onenarentzat nahiz 18 urtetik beherako lehiakide onenentzat sari eta akzesitak egon ohi badira ere, aurten ez da halakorik izan.  Berria - Kultura   2004-01-04

Jasotako sarien artean, aipatzekoak dira, Kirikiño Saria (1982), Donostia Hiria saria (1983), Azkue XI Nobela saria (1985), Jon Mirande Nobela akzesita (1989) eta COPE literatur saria (2000), ibilbide literarioari eskainia.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 171. orr.

Besaingo Udalak, CAF enpresak / eta Elkarlanean argitaletxeak antolaturiko / II. IGARTZA saria / idazle gazteentzako bekan akzesita.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 5. orr.

Beka bat emateaz gain, akzesitak ere izan daitezke.  Berria - Kultura   2004-01-30

Berlinen da egunotan, eta, adierazi duenez, oso lagungarri izango zaizkio akzesitarekin jasotako 3.000 euroak.  Berria - Kultura   2004-09-16

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus